II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.5. Beste batzuk
IRUÑA
Jesusen Bihotzaren mirabeak: xehetasun azterlana, Alemaneseko ikastetxean (Txantreako U.I.Veko Z5 unitatea) kiroldegia eraikitzeko. Hasierako onespena
Iruñeko Udalaren Tokiko Gobernu Batzarrak, 2007ko martxoaren 6an, erabaki hau hartu zuen:
JOB 06-MAR-07 (19/UV)
"Ikusita María Ciganda Pueyo andreak, Jesusen Bihotzaren mirabeak ordezkatuz, 2007ko otsailaren 1ean egindako eskaera, eta Udalaren Hirigintza Gerentziako zerbitzu teknikoen 2007ko otsailaren 27ko txostenari jarraituz, espedientean jasota baitago, honako hau erabaki da:
1._Hasiera batean onestea U.I.V-Txantreako Z-5 unitateko (Alemanes) xehetasun azterlana, Jesusen Bihotzaren mirabeen ikastetxean kiroldegia eraikitzeko.
2._Espedientea jendaurrean edukitzea hogei egun baliodunean, erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita; orobat, hemengo egunkarietan argitaratzea."
Iruñean, 2007ko martxoaren 12an._Alkatea, María Yolanda Barcina Angulo.
Iragarkiaren kodea: L0704505