II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.5. Beste batzuk
ULTZAMA
Hirigintzako kudeaketarako hitzarmena
Ultzamako Udalak, 2007ko otsailaren 7an egindako bilkuran, Gerendiaingo (Ultzama) 4. poligonoko 3021 lurzatiko UB5 unitateko aprobetxamenduaren %10a dirutan ordaintzeko hitzarmena onetsi zuen, Enrique Olagüe jaunak sustaturik.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 25. artikuluan xedatutakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.
Larraintzarren (Ultzama), 2007ko otsailaren 22an._Alkatea, Francisco Pérez Arregui.
Iragarkiaren kodea: L0704498