II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.5. Beste batzuk
BUÑUEL
Ehiza barruti publikoa eratzeko proiektua
Buñuelgo Udalak, Nafarroako Ehiza eta Arrantzari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legean xedatutakoa aplikatuz, ehiza barruti publikoa eratzeko proiektua sustatzen du, eta aditzera ematen da espedientea udal bulegoetan egonen dela ikusgai hamabost egunean, barrutian sartu beharreko lurren jabeek aukera izan dezaten lurrak barruti horretan sartu nahi ez dituztela berariaz adierazteko.
Barrutian sartu beharreko lurrek Buñuelgo udal mugapea hartzen dute.
Buñuelen, 2007ko martxoaren 8an._Alkatea, Santiago Mayayo Chueca.
Iragarkiaren kodea: L0704473