42. ALDIZKARIA - 2007ko apirilaren 4a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ULTZAMA

Arau subsidiarioetako aldaketa puntuala. Hasierako onespena

Ultzamako Udalak, 2007ko otsailaren 7an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Ultzamako Planeamenduko Arau Subsidiarioetako aldaketa puntuala, Arraitz-Orkingo (Ultzama) 9. poligonoko 354. lurzatiari dagokiona, Maritza Mejías andreak sustatua.

Espedientea udal bulegoetan egonen da jendaurrean, hilabetez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, interesatuek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 71. artikuluan xedatutakoa aplikatuz.

Larraintzarren (Ultzama), 2007ko otsailaren 22an._Alkatea, Francisco Pérez Arregui.

Iragarkiaren kodea: L0704433