42. ALDIZKARIA - 2007ko apirilaren 4a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

53/2007 EBAZPENA, otsailaren 9koa, Nafarroako Berdintasunerako Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, María Jesús Gutiérrez Alvarez andrea erakunde autonomo horretako Berdintasun Politiken Plangintza eta Kudeaketa Zuzendariordetzako Informazio eta Programa Ataleko buru izendatzen duena, bitarte baterako.

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, hirugarren xedapen gehigarriko bigarren atalean, ezartzen du Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako bulegoburutzak eta atalburutzak bitarte baterako bete daitezkeela, organo eskudunak egindako izendapenaren bidez; burutza horiek betetzen dituztenek nahitaez Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikirik dauden langileak izan beharko dute.

Horiek horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskurantzak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuan eta Nafarroako Berdintasunerako Institutuaren estatutuak onetsi zituen abenduaren 18ko 90/2006 Foru Dekretuan ezarritakoarekin bat,

EBATZI DUT:

1. María Jesús Gutiérrez Alvarez andrea, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioa, Nafarroako Berdintasunerako Institutuko Berdintasun Politiken Plangintza eta Kudeaketa Zuzendariordetzako Informazio eta Programa Ataleko buru izendatzea bitarte baterako. Izendapenak 2007ko otsailaren 5etik aurrera izanen ditu ondorioak.

2. Ebazpen honen berri ematea interesatuari, Nafarroako Berdintasunerako Institutuko Berdintasun Politiken Plangintza eta Kudeaketa Zuzendariordetzari, Funtzio Publikoaren Antolamenduko Zerbitzuari eta hango Langileriaren Erregistro Nagusiaren Atalari, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuari eta hango Nominen eta Gizarte Segurantzaren Atalari, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2007ko otsailaren 9an._Nafarroako Emakumearen Institutuko zuzendari kudeatzailea, Teresa Aranaz Jiménez.

Iragarkiaren kodea: F0702470