II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.5. Beste batzuk
TUTERA
Xehetasun azterlana: Tuterako HAPOko 3. poligonoko 759. lurzatiko lerrokaduren aldaketa, Fuente Canónigos eta Carmelo Baquero Jacoste kaleen artean
Tuterako Udaleko alkate udalburuak, Alkatetzaren 2007ko martxoaren 5eko ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi zuen Tuterako H.A.P.O.ko 3. poligonoko 759. lurzatiaren xehetasun azterlana, hots, Fuente Canónigos eta Carmelo Baquero Jacoste kaleen artean lerrokadurak aldatzeko. Manuel Blasco Blanco jaunak sustatu du Promociones Martínez Peralta, S.L. ordezkatuz. Halaber, espedientea jendaurrean edukitzea erabaki zuen, hogei egun baliodunean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, azter dadin eta bidezkotzat jotzen diren alegazioak idatzita aurkez daitezen Udalaren erregistro orokorrean.
Aditzera ematen da, orok jakin dezan.
Tuteran, 2007ko martxoaren 5ean._Alkate udalburua, Luis Casado Oliver.
Iragarkiaren kodea: L0704268