42. ALDIZKARIA - 2007ko apirilaren 4a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

TUTERA

Iragarkia. Ondasun higiezinak enkantean

Tuterako Udaleko agente exekutiboak aditzera ematen du honako hau: Nahitaezko dirubilketako bulego honetan abiarazia dagoen 6189 zenbakiko premiamenduzko prozeduran, Azucarera Promociones Inmobiliarias, S.A.ren kontrakoan, Udal Ogasunarekin dituen zorrengatik _alegia, 72.551,10 euroko oinarria, 14.510,22 euro premiamenduzko errekargua eta 6.000 euro kalkulatzen direnak berandutzako interesak eta kostuak berdintzeko_, diruzainak 2007ko urtarrilaren 8an erabaki duela enbargatuta dauden ondasunak enkante publikoaren bidez besterentzea. Hona hemen baldintzak:

a) Enkantea 2007ko maiatzaren 17an eginen da, goizeko hamarretan, dirubilketako bulegoetan, Plaza de la Constitución, 12-1. A, Tutera (Nafarroa).

b) Lizitatzaile bakoitzak enkanteko mahaian pausatu beharko du fidantza, enkantearen balioaren %20koa, bederen, eta gordailu hori Udalaren kutxan sartu beharko da, esleipen hartzaileek errematearen prezioa erregelamenduzko epean ordaintzen ez badute; hori guztia ezertan ukatu gabe esleipena ez gauzatzeagatik fidantzaren zenbatekoan izan daitezkeen galera handiagoengatik sor daitekeen erantzukizuna. Enkantean parte hartzeko gordailuak egin ahalko dira ediktu hau argitaratzen den egunetik enkantea hasi baino ordu bat lehenago arte.

c) Enkantean bi lizitazio izanen dira. Lehenbiziko lizitazioan ez dira onartuko tasazio balioa edo enkantearen zenbatekoa berdintzen ez dituzten posturak, nahiz eta, enkantea eman gabe gelditzen bada, bigarren enkantea egiteko aukera baden, eta bigarren horretan ez dira onartuko tasazio balioaren %75, bederen, berdintzen ez duten posturak. Halaber, zuzeneko esleipena ere gerta daiteke, bigarren enkantean ere ondasunak eman gabe gelditzen badira.

d) Enkantea arrazoi batengatik bakarrik deuseztatzen ahal da, hain zuzen ere ondasunak esleitu baino lehen ordaintzen badira eskatzen diren oinarria, errekarguak, korrituak eta kostuak.

e) Aurretik ere baldin badira karga eta zamak edota lehentasunezkoak, indarrean jarraituko dute, eta ulertuko da erremate-egileak onartzen dituela eta, beraz, haiekiko subrogazioari lotua geldituko da, eta errematearen prezioa ez da haiek iraungitzeko erabiliko. Karga horiek Jabetza Erregistroko erregistratzaileak emandako ziurtagirian agertzen dira, eta espedientean azter ditzakete interesa dutenek.

f) Errematatzailea beharturik dago, esleipenean berean edo bost eguneko epean, eratutako gordailuaren eta esleipenaren prezioaren arteko aldea entregatzera.

g) Aukera bada gutun-azal itxian eskaintzak egiteko, eta eskaintza horiek gehienezkotzat hartuko dira. Halaber, txeke adostua izanen dute atxikia, Tuterako Udalaren izenean eta gordailuaren zenbatekoarekin.

h) Tuterako Udalak beretzat gordeko du enkantean errematatu ez diren ondasunak esleitu dakizkiola eskatzeko eskubidea.

ENKANTEAREN XEDEKO ONDASUNAK ETA HASIERAKO PREZIOAK

1._16. garajea, Tuterako Camino San Marcial kalean, zenbakirik gabe, 19,81 m²-ko azalera erabilgarria duena. Mugak: aurrean, maniobratzeko tokia; eskuinaldetik sartuta eta atzean, Camino San Marcial kaleko lurpeko horma; eta ezkerrean, Tilos pasealekuko lurpea. 3.135. liburukian, 76. orrian, 36.260 zenbakiaz inskribatua.

Hasierako prezioa: 12.000 euro.

2._Aparkatzeko tokia, 24-A zenbakikoa, eta trastegela, 24 A zenbakikoa. Unitate fisikoa osatzen dute sotoan, Tuterako San Marcial kaleko hirurogeita hamarretik laurogeita bi arteko zenbakietako orubean, sotoak eta eraikinak eratzen duten hirigintzako multzoan. Garajeak 10,81 metro koadroko azalera erabilgarria hartzen du eta hona haren mugak: aurrean, autoen bidea eta maniobratzeko tokia; eskuinaldetik sartuta, aparkatzeko tokia, 25 zenbakikoa; ezkerraldean, aparkatzeko tokia, 24 zenbakikoa; eta atzean, zenbaki bereko trastegela. Trastegelak 8,90 metro koadroko azalera erabilgarria hartzen du. Hona haren mugak: aurrean, ondoko garajea; eskuinaldetik sartuta, 25 zenbakiko trastegela; ezkerraldean, 24 zenbakiko trastegela; eta atzean, inguruko horma. 3.257. liburukian, 133. orrian, 38521 zenbakiaz inskribatua.

Hasierako prezioa: 18.000 euro.

3._Aparkatzeko tokia, 8 zenbakikoa, eta trastegela, 8 zenbakikoa. Unitate fisikoa osatzen dute sotoan, Tuterako San Marcial kaleko hirurogeita hamarretik laurogeita bi arteko zenbakietako orubean, sotoak eta eraikinak eratzen duten hirigintzako multzoan. Garajeak 10,81 metro koadroko azalera erabilgarria hartzen du eta hona haren mugak: aurrean, autoen bidea eta maniobratzeko tokia; eskuinaldetik sartuta, aparkatzeko tokia, 8-A zenbakikoa; ezkerraldean, aparkatzeko tokia, 7 zenbakikoa; eta atzean, zenbaki bereko trastegela. Trastegelak 8 metro koadroko azalera erabilgarria hartzen du. Mugak: aurrean, ondoko garajea; eskuinaldetik sartuta, 8A zenbakiko trastegela; ezkerraldean, 7 zenbakiko trastegela; eta atzean, inguruko horma. 3.257. liburukian, 85. orrian, 38497 zenbakiaz inskribatua.

Hasierako prezioa: 18.000 euro.

4._Aparkatzeko tokia, 10-A zenbakikoa, eta trastegela, 10-A zenbakikoa. Unitate fisikoa osatzen dute sotoan, Tuterako San Marcial kaleko hirurogeita hamarretik laurogeita bi arteko zenbakietako orubean, sotoak eta eraikinak eratzen duten hirigintzako multzoan. Garajeak 10,81 metro koadroko azalera erabilgarria hartzen du eta hona haren mugak: aurrean, autoen bidea eta maniobratzeko tokia; eskuinaldetik sartuta, aparkatzeko tokia, 11 zenbakikoa; ezkerraldean, aparkatzeko tokia, 10 zenbakikoa; eta atzean, zenbaki bereko trastegela. Trastegelak 8 metro koadroko azalera erabilgarria hartzen du. Mugak: aurrean, ondoko garajea; eskuinaldetik sartuta, 11 zenbakiko trastegela; ezkerraldean, 10 zenbakiko trastegela; eta atzean, inguruko horma. 3.257. liburukian, 93. orrian, 38501 zenbakiaz inskribatua.

Hasierako prezioa: 18.000 euro.

5._Aparkatzeko tokia, 22-A zenbakikoa, eta trastegela, 22-A zenbakikoa. Unitate fisikoa osatzen dute sotoan, Tuterako San Marcial kaleko hirurogeita hamarretik laurogeita bi arteko zenbakietako orubean, sotoak eta eraikinak eratzen duten hirigintzako multzoan. Garajeak 10,81 metro koadroko azalera erabilgarria hartzen du eta hona haren mugak: aurrean, autoen bidea eta maniobratzeko tokia; eskuinaldetik sartuta, aparkatzeko tokia, 23 zenbakikoa; ezkerraldean, aparkatzeko tokia, 22 zenbakikoa; eta atzean, zenbaki bereko trastegela. Trastegelak 8 metro koadroko azalera erabilgarria hartzen du. Mugak: aurrean, ondoko garajea; eskuinaldetik sartuta, 23 zenbakiko trastegela; ezkerraldean, 22 zenbakiko trastegela; eta atzean, inguruko horma. 3.257. liburukian, 127. orrian, 38.518 zenbakiaz inskribatua.

Hasierako prezioa: 18.000 euro.

6._Aparkatzeko tokia, 34 zenbakikoa, eta trastegela, 30 zenbakikoa. Unitate fisikoa osatzen dute sotoan, Tuterako San Marcial kaleko hirurogeita hamarretik laurogeita bi arteko zenbakietako orubean, sotoak eta eraikinak eratzen duten hirigintzako multzoan. Garajeak 11,75 metro koadroko azalera erabilgarria hartzen du eta hona haren mugak: aurrean, autoen bidea eta maniobratzeko tokia; eskuinaldetik sartuta, aparkatzeko tokia, 29 zenbakikoa; ezkerraldean, 30 eranskina eta 29 zenbakiko trastegelak; eta atzean, inguruko horma. Trastegelak 3,90 metro koadroko azalera erabilgarria hartzen du. Mugak: aurrean, ondoko garajea; eskuinaldetik sartuta, inguruko horma; ezkerraldean, 29 zenbakiko trastegela; eta atzean, 82 zenbakiko atariaren eskailerak. 3.257. liburukian, 149. orrian, 38.529. zenbakiaz inskribatutako finka.

Hasierako prezioa: 16.000 euro.

7._Aparkatzeko tokia, 42 zenbakikoa, eta trastegela, 42 zenbakikoa. Unitate fisikoa osatzen dute sotoan, Tuterako San Marcial kaleko hirurogeita hamarretik laurogeita bi arteko zenbakietako orubean, sotoak eta eraikinak eratzen duten hirigintzako multzoan. Garajeak 11,75 metro koadroko azalera erabilgarria hartzen du eta hona haren mugak: aurrean, autoen bidea eta maniobratzeko tokia; eskuinaldetik sartuta, aparkatzeko tokia, 41 zenbakikoa; ezkerraldean, 42 zenbakiko trastegela erantsia; eta atzean, inguruko horma. Trastegelak 8 metro koadroko azalera erabilgarria hartzen du. Mugak: aurrean, ondoko garajea; eskuinaldetik sartuta, inguruko horma; ezkerraldean, kontagailuen gela; eta atzean, 74 zenbakiko atariaren eskailerak. 3.257. liburukian, 173. orrian, 38.541. zenbakiaz inskribatutako finka.

Hasierako prezioa: 18.000 euro.

Tuteran, 2007ko martxoaren 9an._Agente exekutiboa, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: L0704422