42. ALDIZKARIA - 2007ko apirilaren 4a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

NOAIN (ELORTZIBAR)

Noain Elortzibarko Udal Planeko Zuluetako 6. eremuko U.E. 6.1 exekuzio unitatea urbanizatzeko proiektua, Zuluetako 6. eremuko U.E. 6.1 exekuzio unitateko Konpentsazio Batzordeak sustatua. Behin betiko onespena

Noain Elortzibarko Udalak, 2007ko martxoaren 6an egin bilkuran, bertaratutako guztiak ados jarrita, erabaki zuen behin betiko onestea Noain Elortzibarko Udal Planeko Zuluetako 6. eremuko U.E. 6.1 exekuzio unitatea urbanizatzeko proiektua, hirigintzako eta zuzenbideko txostenek dakartzaten zehaztapenak kontuan hartuz, Zuluetako 6. eremuko U.E.6.1 exekuzio unitateko Konpentsazio Batzordeak sustatua. Iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2006 Foru Legeko 134. artikuluan xedatuarekin bat.

Noainen, 2007ko martxoaren 8an._Alkate udalburua, Miguel Elizari Reta.

Iragarkiaren kodea: L0704417