42. ALDIZKARIA - 2007ko apirilaren 4a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

NOAIN (ELORTZIBAR)

Noain Elortzibarko Udal Planeko Zuluetako 6. eremuko U.E. 6.1 exekuzio unitateko Hirigintza hitzarmena, Zuluetako 6. eremuko U.E. 6.1 unitateko Konpentsazio Batzordearen, Noain Elortzibarko Udalaren eta Zuluetako Kontzejuaren artekoa. Hasierako onespena

Noain Elortzibarko Udalak, 2007ko martxoaren 6an egin bilkuran, bertaratu guztiak ados jarrita, erabaki zuen hasiera batez onestea hirigintzako hitzarmena, Zuluetako 6. eremuko U.E. 6.1 exekuzio unitateko konpentsazio batzordearen Noain Elortzibarko Udalaren artekoa, hirigintzako eta zuzenbideko txostenek dakartzaten zehaztapenak kontuan hartuz. Iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Nafarroan argitaratzen diren egunkarietan paratuko da, hogei egunez, aztertu eta bidezko juzgatzen diren alegazioak aurkez daitezen, eta proiektuan izendatzen den ordezkariari jakinaraziko zaio, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legeko 145. artikuluari eta ondokoari, 167.ari eta ondokoei eta 76, 74 eta 62. artikuluei jarraituz.

Noainen, 2007ko martxoaren 8an._Alkate udalburua, Miguel Elizari Reta.

Iragarkiaren kodea: L0704416