II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.5. Beste batzuk
NOAIN (ELORTZIBAR)
Dorre Elortzibarko 3. eremuko U.E. 3.4 exekuzio unitatea urbanizatzeko proiektua, Dorre Elortzibarko U.E. 3.4 exekuzio unitatearen konpentsazio batzordeak sustaturik. Behin betiko onespena
Noain Elortzibarko Udalak, 2007ko martxoaren 6an egin bilkuran, bertaratutako guztiak ados jarrita, erabaki zuen behin betiko onestea Noain Elortzibarko Udal Planeko Dorre Elortzibarko 3. eremuko U.E. 3.4 exekuzio unitatea urbanizatzeko proiektua, hirigintzako eta zuzenbideko txostenek dakartzaten zehaztapenak kontuan hartuz, Dorre Elorzibarko U.E. 3.4 exekuzio unitatearen Konpentsazio Batzordeak sustatua. Iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2006 Foru Legeko 134. artikuluan xedatuarekin bat. Espedientea Nafarroako Gobernuari igorriko zaio.
Noain Elortzibarren, 2007ko martxoaren 8an._Alkate udalburua, Miguel Elizari Reta.
Iragarkiaren kodea: L0704415