42. ALDIZKARIA - 2007ko apirilaren 4a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

NOAIN (ELORTZIBAR)

Noain Elortzibarko Udal Planeko Dorre Elortzibarko 5. poligonoko 60. lurzatiaren aldaketa xehekatua, Pedro José Pérez Arilla jaunak sustatua. Hasierako onespena

Noain Elortzibarko Udalak, 2007ko martxoaren 6an egin bilkuran, bertaratu guztiak ados jarrita, erabaki zuen hasiera batean onestea Noain Elortzibarko Udal Planeko aldaketa xehekatua, Dorre Elortzibarko 5. poligonoko 60. lurzatiari eragiten diona, Pedro José Pérez Arilla jaunak sustatua, hirigintzako eta zuzenbideko txostenek dakartzaten zehaztapenak kontuan hartuz. Iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da hilabeterako, bai eta Nafarroan editatzen diren egunkarietan eta Udaleko iragarki oholean ere, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruz indarra duen legeriari jarraituz.

Noain Elortzibarren, 2007ko martxoaren 8an._Alkate udalburua, Miguel Elizari Reta.

Iragarkiaren kodea: L0704414