II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.5. Beste batzuk
NOAIN
Noain Elortzibarko Udal Planeko Imarkoaingo 3. eremuko U.E. 3.3 exekuzio unitateko hirigintza hitzarmena, Noaingo Udalaren, Imarkoaingo Kontzejuaren eta Josefina Andrés Eusa andrearen artekoa. Hasierako onespena
Noain Elortzibarko Udalak, 2007ko martxoaren 6an egin bilkuran, bertaratu guztiak ados jarrita, erabaki zuen hasiera batez onestea Noain Elortzibarko Udal Planeko Imarkoaingo 3. eremuko U.E. 3.3 exekuzio unitateko hirigintza hitzarmena, Imarkoaingo Kontzejuaren, Noain Elortzibarko Udalaren eta Josefina Andrés Eusa andrearen artekoa, hirigintzako eta zuzenbideko txostenek dakartzaten zehaztapenak kontuan hartuz. Iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da, hogei egunean aztertu eta bidezko juzgatzen diren alegazioak aurkez daitezen, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legeko 23. artikuluari eta ondokoei jarraituz.
Noainen, 2007ko martxoaren 8an._Alkate udalburua, Miguel Elizari Reta.
Iragarkiaren kodea: L0704412