42. ALDIZKARIA - 2007ko apirilaren 4a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

NOAIN

Noain Elortzibarko Udal Planeko Imarkoaingo 3. eremuko U.E. 3.3 exekuzio unitatearen birzatiketa proiektua, Imarkoaingo Kontzejuak eta Josefina Andrés Eusa andreak sustatua. Hasierako onespena

Noain Elortzibarko Udalak, 2007ko martxoaren 6an egin bilkuran, bertaratu guztiak ados jarrita, erabaki zuen hasiera batez onestea Noain Elortzibarko Udal Planeko Imarkoaingo 3. eremuko U.E. 3.3 exekuzio unitatea birzatitzeko proiektua, hirigintzako eta zuzenbideko txostenek dakartzaten zehaztapenak kontuan hartuz, Imarkoaingo Kontzejuak eta Josefina Andrés Eusa andreak sustatua. Iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Nafarroan argitaratzen diren egunkarietan paratuko da, hogei egunez, aztertu eta bidezko juzgatzen diren alegazioak aurkez daitezen, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legeko 145. artikuluari eta ondokoari, 167.ari eta ondokoei eta 76, 74 eta 62. artikuluei jarraituz.

Noainen, 2007ko martxoaren 8an._Alkate udalburua, Miguel Elizari Reta.

Iragarkiaren kodea: L0704411