I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
91/2007 FORU AGINDUA, martxoaren 20koa, Ekonomia eta Ogasun kontseilariak emana, Ekonomia eta Ogasun Departamentuko idazkari tekniko nagusiaren aldi baterako ordezkoen izendapena aldatzen duena.
Ekonomia eta Ogasun kontseilariak martxoaren 11n emandako 61/2005 Foru Aginduaren bidez, Ekonomia eta Ogasun Departamentuko idazkari tekniko nagusiaren aldi baterako ordezkoak izendatu ziren.
Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari atxikitako langilerian aldaketa batzuk izan direnez, gomendagarria da izendapen hura aldatzea. Izan ere, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legeko 41. artikuluko 2. idatz-zatiak xedatzen duenez, departamentuaren titularrak izendatuko ditu idazkari tekniko nagusiaren aldi baterako ordezkoak, kargua hutsik dagoenerako, titularra kanpoan edo eri denerako edo ezintasunen bat duenerako.
Legezko agindu horrekin bat,
AGINDU DUT:
1. Ekonomia eta Ogasun Departamentuko idazkari tekniko nagusiaren aldi baterako ordezkoak izendatzeko, Ekonomia eta Ogasun kontseilariak martxoaren 11n emandako 61/2005 Foru Aginduaren 8. atala aldatzea, izan ere, foru agindu honek ondorioak hartzen dituen egunetik aurrera, idazkari tekniko nagusi haren ordezkoak, kargua hutsik dagoenean, titularra kanpoan edo eri denean edo ezintasunen bat duenean, ondoko hauek izanen dira: Araubide Juridikoaren Ataleko burua eta Araubide Administratiboaren Ataleko burua, bata zein bestea.
2. Foru agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara ematea.
AZKEN XEDAPENA
Foru agindu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen den egunean berean izanen ditu ondorioak.
Iruñean, 2007ko martxoaren 21ean._Ekonomia eta Ogasun kontseilaria, Francisco J. Iribarren Fentanes.
Iragarkiaren kodea: F0704998