II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.5. Beste batzuk
NOAIN
Noain Elortzibarko Udal Planeko Elorzko 3. eremuko U.E. 3.2 unitateko konpentsazio batzordearen estatutuen proiektua, María Angeles Malo Lategui eta Ana María Azanza Ruiz andreek sustatua. Hasierako onespena
Noain Elortzibarko Udalak, 2007ko martxoaren 6an egin bilkuran, bertaratu guztiak ados jarrita, erabaki zuen hasiera batean onestea Noain Elortzibarko Udal Planeko Elorzko 3. eremuko U.E. 3.2 exekuzio unitateko kopentsazio batzordearen estatutuen proiektua, María Angeles Malo Lategui eta Ana María Azanza Ruiz andreek sustatua, hirigintzako eta zuzenbideko txostenek dakartzaten zehaztapenak kontuan hartuz. Iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Nafarroan argitaratzen diren egunkarietan paratuko da, hogei egunean, azter dadin eta bidezko juzgatzen diren alegazioak aurkez daitezen, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legeko 161. artikuluari jarraituz.
Noainen, 2007ko martxoaren 8an._Alkate udalburua, Miguel Elizari Reta.
Iragarkiaren kodea: L0704410