II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.5. Beste batzuk
NOAIN
Noain Elortzibarko Udal Planeko Elorzko 3. eremuko U.E. 3.1 exekuzio unitateko 6. lurzatiaren xehetasun azterlana, Promociones y Edificaciones Urtesa, S.L.k sustatua. Hasierako onespena
Noain Elortzibarko Udalak, 2007ko martxoaren 6ko bilkuran, bertaratutako guztiak ados jarrita, erabaki zuen hasiera batean onestea Noain Elortzibarko Udal Planeko Elorzko 3. eremuko U.E. 3.1. exekuzio unitateko 6. lurzatiaren xehetasun azterlana, hirigintzako eta zuzenbideko txostenek dakartzaten zehaztapenak kontuan hartuz, Promociones Inmobiliarias y Edificaciones Urtesa, S.L.k sustatua. Iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Nafarroan egiten diren egunkarietan argitaratuko da, hogei eguneko epean aztertu eta bidezko juzgatzen diren alegazioak aurkez daitezen, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2006 Foru Legeko 76, 74 eta 62. artikuluetan xedatuarekin bat.
Noainen, 2007ko martxoaren 8an._Alkate udalburua, Miguel Elizari Reta.
Iragarkiaren kodea: L0704408