42. ALDIZKARIA - 2007ko apirilaren 4a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

NOAIN

Noain Elortzibarko Udal Planeko Noaingo 1. eremuko U.E. 1.3 exekuzio unitatearen hirigintza hitzarmena, José Luis Elizalde y Otros S.L.ren eta Noain Elortzibarko Udalaren artekoa. Hasierako onespena

Noain Elortzibarko Udalak, 2007ko martxoaren 6an egin bilkuran, bertaratu guztiak ados jarrita, erabaki zuen hasiera batez onestea Noain Elortzibarko Udal Planeko Noaingo 1. eremuko U.E. 1.3 exekuzio unitateari dagokion hirigintza hitzarmena, José Luis Elizalde y otros S.L.ren eta Noain Elortzibarko Udalaren artekoa, hirigintzako nahiz zuzenbideko txostenek dakartzaten zehaztapenak kontuan hartuz. Iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da, hogei eguneko epean aztertu eta bidezko juzgatzen diren alegazioak aurkez daitezen, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2006 Foru Legeko 23. artikuluan eta ondorengoetan xedatuarekin bat.

Noainen, 2007ko martxoaren 8an._Alkate udalburua, Miguel Elizari Reta.

Iragarkiaren kodea: L0704407