II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.5. Beste batzuk
NOAIN
Noain Elortzibarko Udal Planeko Noaingo 1. poligonoko 719, 151 eta 407. lurzatien aldaketa xehekatua, Integración de Servicios Nuevos S.L.k sustatua. Hasierako onespena
Noain Elortzibarko Udalak, 2007ko martxoaren 6an egin bilkuran, bertaratu guztiak ados jarrita, erabaki zuen hasiera batean onestea Noain Elortzibarko Udal Planeko Noaingo 1. poligonoko 719, 151 eta 407. lurzatien aldaketa xehekaturako espedientearen tramitazioa, Integración de Servicios Nuevos S.L.k sustatua, hirigintzako eta zuzenbideko txostenek dakartzaten zehaztapenak kontuan hartuz. Iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da hilabeterako, bai eta Nafarroan editatzen diren egunkarietan eta Udaleko iragarki oholean ere, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruz indarra duen legeriari jarraituz.
Noainen, 2007ko martxoaren 8an._Alkate udalburua, Miguel Elizari Reta.
Iragarkiaren kodea: L0704404