II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak
AZKOIEN
Deialdia, Azkoiengo Udaleko kultur koordinatzaile izateko lanpostu finko bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko
1. oinarria._Arau orokorrak.
1.1. Deialdi honen xedea da Azkoiengo Udaleko kultur koordinatzaile izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzea.
1.2. Deialdi honen ondorioz izendatzen den izangaia Azkoiengo Udaleko lan-kontratudun finkoa izanen da eta Gizarte Segurantzako Araubide Orokorrean kide egin eta hartan alta emanen zaio.
1.3. Izendatzen den izangaia Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuko B mailan sailkatuko da eta aipatu maila horri dagozkion oinarrizko lansariak bilduko ditu, baita, hala behar badu, Udalaren plantilla organikoan esleitzen zaizkion lansari osagarriak ere.
1.4. Izendatzen denak lanpostuarekin zerikusia duten eginkizun guztiak eta Udalaren organo eskudunek une oro ematen dizkienak beteko ditu. Lanpostuari loturiko lan eta eginkizunak egokiak izanen dira deialdiaren kategoriarako; kultur jardueren eta jarduera soziokulturalen programazioarekin zerikusia izanen dute, baita oraingo eta geroko udal programak antolatu, koordinatu, jarraitu eta ebaluatzearekin ere.
1.5. Azkoienen bizi beharko du, edo gehienez 15 kilometrora.
1.6. Lanaldiaren araubidea zerbitzuaren beharretara egokituko da, eta Udalaren organo eskudunek edozein unetan aldatu ahalko dute.
2. oinarria._Izangaiek bete behar dituzten baldintzak.
2.1. Oposizio honetan onartuak izateko, izangaiek baldintza hauek bete beharko dituzte eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean:
a) Europar Batasuneko estatu bateko nazionalitatea izatea.
b) Adinez nagusia izatea.
c) Gutienez ere, titulu hauetako bat izatea: unibertsitateko diplomatura, ingeniaritza edo arkitektura teknikoa.
d) Gaitasun fisiko eta psikiko egokiak izatea lanpostuko egitekoak betetzeko.
e) Eginkizun publikoak betetzeko gabetua edo desgaitua ez izatea, eta inongo Administrazio Publikoren zerbitzutik berezia ez izatea.
2.2. Deialdi honetako zazpigarren oinarrian aurreikusitako epean eta moduan frogatuko dituzte izangaiek aurreko baldintzak, eta eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean betetzen dituztela ulertuko da.
3. oinarria._Eskabideak.
3.1. Probetan parte hartu ahal izateko eskabideak Azkoiengo Udalaren erregistro orokorrean beharko dira aurkeztu, deialdi hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, hogeita hamar egun naturaleko epean, azken eguneko arratsaldeko biak baino lehen.
Eskabide horiek I. eranskineko ereduari lotuko zaizkio, eta haiekin batera aurkeztuko dira bai curriculum vitae-ak bai lehiaketaldirako aurkeztu merezimenduen jatorrizko ziurtagiriak, kopia kautotuak edo fotokopia konpultsatuak.
3.3. Eskabideak aurkezteko epea luzaezina da.
4. oinarria._Izangaien onarpena eta erreklamazioak.
4.1. Eskabideak aurkezteko epea bukatutakoan, Alkatetzak ebazpena emanen du onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko aginduko du.
4.2. Izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute, ebazpena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik, erreklamazioak aurkezteko eta, eskabidean edo harekin batera aurkeztutako agirietan akatsik bada, haiek zuzentzeko.
4.3. Erreklamazioak egiteko epea amaiturik, eta haiek ebatzita, alkateak onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko ebazpena emanen du eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko aginduko.
5. oinarria._Epaimahaia.
5.1. Epaimahaiak kide hauek izanen ditu:
Batzordeburua: José Manuel Paredes González, Azkoiengo Udaleko Kultur Batzordeko burua.
Ordezkoa: Sagrario Guinduláin Guerendiáin, Azkoiengo Udaleko alkate udalburua.
Mahaikidea: Nafarroako Kultur Teknikarien Elkartearen ordezkari bat.
Ordezkoa: Nafarroako Kultur Teknikarien Elkartearen ordezkari bat.
Mahaikidea: Susana García Romanos. Arte Ederretako lizentziaduna.
Ordezkoa: Julia Irisarri Moreno, Azkoiengo Udaleko kontu hartzailea.
Mahaikidea: María Angeles Díaz Ramos.
Ordezkoa: Beatriz Casarejos Osés.
Mahaikide idazkaria: Miguel Chivite Sesma jauna, Azkoiengo Udaleko idazkaria.
Ordezkoa: Joaquín de Carlos Pérez, Faltzesko Udaleko idazkaria.
5.2. Epaimahaia hautaprobak egin baino lehen eratuko da eta bere eraketak eta jarduketak balio izateko kideen erabateko gehiengoa beharko da elkartu.
5.3. Epaimahaiak gehiengoz erabakiko ditu deialdiaren oinarriak ulertu eta aplikatzeko moduaren inguruan sortzen diren arazo guztiak.
5.4. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza izan dezake proba batzuetan nahiz guztietan. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko eta haietan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.
6. oinarria._Oposizio-lehiaketaren nondik-norakoa.
6.1. Deialdi hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta, gutienez, bi hilabete iragan ondoan hasiko da oposizio-lehiaketa, maiatzean, nonbait hor.
Onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko ebazpenean berean jakinaraziko da probak zer toki, egun eta ordutan hasiko diren.
6.2. Lehiaketaldia:
Izangaiak aurkezturiko merezimenduak baloratuko ditu epaimahaiak, ondoko baremoaren arabera:
6.2.1. Administrazio Publikoetan, deialdiko lanpostuaren antzeko batean izandako esperientzia, gutienez ere urte batekoa; urte bakoitzeko 4 puntu, eta gehienez ere 12 puntu. Los periodos inferiores se puntuarán con 1/3 de punto por mes completo.
Kasuan kasuko administrazio publikoak emandako ziurtagiriaren bidez frogatuko da atal hau.
6.2.2. Kultur kudeaketako hainbat alderdiri buruz ikastaro onartuak egin izana, edo lanpostuarekin zerikusia duten jardunaldi edo kongresuetan parte hartu izana; epaimahaiak baloratuko ditu, honela:
_Ikastaroak:
_20 ordutik 50 ordura bitarte: 0,25 puntu.
_50 ordutik 100 ordura bitarte: 0,50 puntu.
_100 ordutik 150 ordura bitarte: 0,75 puntu.
_150 ordutik gora: 1,00 puntu.
_Graduondokoa edo masterra:
_Kultur koordinazioko lanekin zerikusia duen graduondoko bakoitzeko: 0,50 puntu.
_Kultur koordinazioko lanekin zerikusia duen master bakoitzeko: puntu 1,00.
_Jardunaldiak edo kongresuak:
_Betetzekoa den lanpostuarekin zerikusia duten jardunaldietara edo kongresuetara joategatik: 0,10 puntu bakoitzeko; gehienez ere 2 puntu.
Atal honetako puntuazioa 8 izanen da gehienez ere.
6.2.3. Argitalpenak, komunikazioak edo ikerketa lanak, epaimahaiaren ustez deialdiarekin zerikusia duten gaiei buruzkoak: 0,5 puntu bakoitzeko; gehienez ere 2 puntu.
6.2.4. Frantsesez edo ingelesez jakiteagatik, behar diren agiri, ziurtagiri edo titulu ofizialak aurkezten badira, gehienez ere 2 puntu; hizkuntza bakoitzeko 1.
Jatorrizkoak edo fotokopia konpultsatuak izanen dira lehiaketaldian baloratuko diren merezimenduak frogatzeko agiriak.
Aurreko ataletan gehienez ere 24 puntu lortu ahalko dira.
Epaimahaiak Udaleko iragarki oholean emanen ditu lehiaketako puntuazioak.
6.3. Oposizioaldia nola eginen.
6.3.1. Oposizioak ariketa hauek izanen ditu:
_Lehenbiziko ariketa: galdera laburrak edo test motakoak erantzunen dira, idatziz, programako II. eranskineko gaiez. 0tik 10 puntura bitarte kalifikatuko da. Gainditzeko gutienez ere 5 puntu beharko dira.
_Bigarren ariketa: teorikoa, programako III. eranskineko gaietako bat zozketa bidez hautatu eta hartaz idatziko da. 0tik 20 puntura bitarte kalifikatuko da. Gainditzeko gutienez ere 10 puntu beharko dira.
_Hirugarren ariketa: praktikoa. Udalaren kultur arloko plangintza, koordinazio eta kudeaketari buruzko kasu bat hautatuko du epaimahaiak, eta izangaiek idatziz garatuko, gehienez ere 2:30 ordutan.
0tik 40 puntura bitarte kalifikatuko da. Gainditzeko gutienez ere 20 puntu beharko dira.
Lehiaketaldiko gehieneko puntuazioa: 24 puntu.
Oposizioaldiko gehieneko puntuazioa: 70 puntu.
Oposizio-lehiaketako puntuazioa, guztira: 94 puntu.
6.4. Oposizioko ariketetako proba guztiak baztergarriak izanen dira. Hortaz, bazterturik geldituko dira proba horietan ezarritako gutieneko puntuazioa eskuratzen ez duten oposiziogileak, eta epaimahaiak ez ditu zuzendu ere eginen ariketa horretako gainerako probak.
6.5. Ariketa bakoitza zuzendu eta gero, epaimahaiak, gehienez ere 5 eguneko epean, argitara emanen du Udaleko iragarki oholean proba gainditu dutenen zerrenda, erdietsi dituzten kalifikazioekin batera; era berean, aditzera emanen da oposizioko hurrengo ariketa noiz, non eta zer ordutan eginen den, gutienez 48 ordu lehenago.
Oposizioko bi ariketetako puntuazioan, berdinketarik gertatzen bada, hura hausteko, proba praktikoan emaitza hoberena izan duen pertsonari emanen zaio lehentasuna.
6.6. Deialdi bakarra izanen da oposizioko ariketak egiteko, eta izangaiak Nortasun Agiri Nazionala aldean dutela agertuko dira. Baztertu eginen dira, edozein arrazoi dela medio, ezarritako egun, ordu eta tokietan agertzen ez direnak.
7. oinarria._Probak gainditzen dituztenen zerrenda eta agirien aurkezpena.
7.1. Azken ariketa kalifikatu ondoan, epaimahaiak jendaurrera aterako du gainditzen duten pertsonen zerrenda, Azkoiengo Udalak Herriko Etxean dituen bulegoetan, lortutako puntuazioaren arabera, oposizioko ariketetan eskuratutako kalifikazioak batuta. Harekin batera, puntuazio handieneko izangaia izendatzeko proposamena emanen da jakitera. Proposamen hori Udaletxeko iragarki oholean eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean emanen da argitara.
7.2. Izendapen proposamena banan-banan jakinarazi ondoko hogeita hamar egun naturaletan, deialdi honetan eskatzen diren gaitasunak eta baldintzak frogatzeko agiriak ekarriko ditu proposatutako pertsonak.
Hona aurkeztu beharreko agiriak:
a) Jaiotze ziurtagiria.
b) 2.c) oinarrian eskatzen den titulua frogatzen duten agiriak.
c) Osasun ziurtagiria, egiaztatzen duena izangaiak badituela lanpostuko betebeharrak egiteko gaitasun fisiko eta psikiko egokiak.
d) Zinpeko aitorpena, eginkizun publikoetarako ezgaitua edo gabetua ez dagoela eta inongo Administrazio Publikotako zerbitzutik ez dela bereizia izan erakusten duena.
7.3. Proposatutako pertsonak ez baditu agiri horiek aipatutako epean aurkezten, behar bezala arrazoituriko ezinbertzeko kasuetan izan ezik, ez da lan-kontratua sinatuko eta egintza guztiak baliorik gabe geldituko dira, hasierako eskabidean egindako faltsukeriagatik dagokion erantzukizuna galarazi gabe.
7.4. Aurreko atalean azaldutakoa gertatuz gero, 7.1 oinarriak aipatzen duen zerrendan ondotik heldu den izangaiak beteko du utzitako hutsunea, eta harekin ere aurreko ataletako prozedura bera erabiliko da.
8. oinarria._Izendapena eta jabetza hartzea.
8.1. Hautapen prozesua buruturik, proposatutako izangaiak 7.2 oinarrian xedatutakoa bete badu, Alkatetzak ebazpen bidez hura izendatuko du Azkoiengo Udalaren lan-kontratudun finko, kultur koordinatzailearen lanpostuan ari dadin, eta izendapena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko aginduko du.
8.2. Izendatuak hilabeteko epea izanen du lanpostuaz jabetzeko, izendapena jakinarazten denetik hasita. Aipatu epean izangaia lanpostuaz jabetzen ez bada, Udalaren enplegatu finko izateko eskubide guztiak galduko ditu, salbu eta behar bezala justifikatutako ezinbesteko arrazoiren bat baldin badago. Horrelakorik gertatuz gero, 7.4 oinarrian ezarritakoari jarraituko zaio.
9. oinarria._Errekurtsoak.
Deialdi honen aurka, bere oinarrien eta aplikazio egintzen aurka, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, aukeran:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, administrazio egintza onetsi zuen organoaren aurka, hilabeteko epean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik aitzina.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko salari zuzendua, bi hilabeteko epean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu edo errekurtsoa ekarri duen aplikazio egintza jakinarazi eta biharamunetik aitzina.
c) Zuzenean gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
Azkoienen, 2007ko martxoaren 5ean._Alkatea, Sagrario Guinduláin Guerendiáin.
I. ERANSKINA
Izena: .........................., adinez nagusia; N.A.N. zenbakia: .............; jaioteguna: ............; bizilekua: .........; karrika: ..............; zenbakia: ......; etxebizitza: .......; posta kodea: ............; telefonoa: .......
Zure aitzinera agertu eta adierazten dut:
Azkoiengo Udaleko kultur koordinatzailea izateko lanpostu bat, lan-kontratudun finko gisa, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartzea eskatzen dudala.
Ez dudala karguan aritzea galarazten didan eritasunik edo akats fisikorik nahiz psikikorik.
Indarra duten xedapenetan ezarritako ezintasunik ez dudala.
Ez naizela diziplina espediente bidez inongo administrazio publikoren zerbitzutik bereizia izan eta ez nagoela desgaitua eginkizun publikoak betetzeko.
Badudala deialdian eskatzen den titulazioa.
Baldintza guzti-guztiak betetzen ditudala, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean.
Horrenbertzez,
Eskatzen dizut eskabide hau onar dezazula eta, horren ondorioz, onar nazazula probetan, Azkoiengo Udaleko kultur koordinatzailea izateko lanpostu bat, lan-kontratudun finko gisa, oposizio bidez betetzeko deialdian. ..............(e)n, 200..ko ..............aren .....(e)an.
(Sinadura)
AZKOIENGO UDALEKO ALKATEA.
II. ERANSKINA
Erakunde, araudi eta prozedurei buruzko gaiak
1. gaia._Nafarroako Foru Erakundeak. Foru Parlamentua, Comptos Ganbera, Nafarroako Gobernua. Estatuko Administrazioa Nafarroan.
2. gaia._Udalerria, kontzeptuak eta elementuak. Nafarroako toki entitateak. Antolakuntza eta eskumenak. Udalerrien elkarteak.
3. gaia._Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 30/1992 Legea. Printzipioak eta aplikazio esparruak. Administrazio prozeduraren faseak. Isiltasun administratiboa. Errekurtso administratiboak eta jurisdikzionalak Toki Administrazioan.
4. gaia._Nafarroako udalen aurrekontuak. Dirusarreren eta gastuen egitura eta sailkapena. Onespena eta aldaketa. Exekuzio, izapidaketa eta kontu hartze faseak. Baliabide ekonomikoen aipamena Nafarroako Toki Ogasunetan.
5. gaia._Nafarroako Administrazio Publikoen kontratuak; dagokien araudia. Kontratu administratibo motak. Prestatzeko jarduketak. Esleitzeko prozedurak eta erak.
6. gaia._Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileak. Motak, araubidea eta dagokien araudia.
7. gaia._Fundazioen eta babes jardueren tributu araubidea erregulatzen duen uztailaren 2ko 10/1996 Foru Legea.
III. ERANSKINA
Gai berariazkoak, kultur kudeaketarekin zerikusia dutenak
1. gaia._Kultur kudeaketa eta gogoeta estrategikoa. Gogoeta estrategikoaren faseak. Planak, programak, proiektuak, jarduerak.
2. gaia._Kultur kudeaketaren ereduak.
3. gaia._Elkarteak eta kultur garapena.
4. gaia._Kultura eta garapena: kultur dinamika lurralde garapenean.
5. gaia._Kultur ondarea lurralde garapenerako faktore gisa.
6. gaia._Udaleko Kultura Zerbitzuaren antolamendua eta eginkizunak.
7. gaia._Kultur zerbitzuen ebaluazioa.
8. gaia._Herritarren partaidetza. Partehartze demokratikoa.
9._Kulturaren Agenda 21. Bartzelonako adierazpena.
10. gaia._Kultur mugimendua Azkoienen, azken 10 urtean.
Iragarkiaren kodea: L0703908