I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.1. XEDAPEN OROKORRAK
1.1.2. Foru Dekretuak
AKATS ZUZENKETA, abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuarena. Foru dekretu horren bidez Ingurumena Babesteko Esku-Hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko Erregelamendua onetsi zen.
Abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuan (2007ko 8. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, urtarrilaren 17an argitaratua) akatsak daudela oharturik, foru dekretu horri dagokion akats zuzenketaren bidez zuzentzen dira.
Gaztelaniazko aldizkarian, 340. orrialdean, 2. zutabean, 5. artikuluan, lehen lerroaldeko lehenengo lerroan, "de las instalaciones" kendu behar da, errepikatua agertzen baita.
341. orrialdeko lehenengo zutabean, 11.2.a) artikuluan, "hurrengo artikuluan" dioen tokian, honela behar du: "aurreko artikuluan".
Gaztelaniazko aldizkarian, 343. orrialdeko bigarren zutabean, 25.1.f) artikuluan, hirugarren lerroan, "del" hitza sartu behar da "cincuenta" hitzaren aurre-aurrean.
Gaztelaniazko aldizkarian, 349. orrialdeko 1. zutabean, 64.1 artikuluan, "activada" dioen tokian, honela behar du: "actividad".
Gaztelaniazko aldizkarian, 359. orrialdean, 1. zutabean, 2.B eranskineko 2.6 puntuan, "excluidas las cubetas de lavado" esaldia kendu behar da.
362. orrialdean, 2. zutabean, 4.C A) eranskinean, "baita zentral hidroelektriko txikiak ere" dioen tokian, honela behar du: "zentral hidroelektriko txikiak izan ezik".
363. orrialdean, 1. zutabean, 4.C C) eranskinean, azkeneko lerroaldeak 3 zenbakia du eta 4 zenbakia behar du.
364. orrialdean, 3. zutabean, 5. eranskinean, Pertsonen nahiz ondasunen segurtasun eta integritaterako jarduera arriskugarriak, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuaren txosten lotzailea behar dutenak izeneko atalean, azkenaurreko gidoian, "a) puntuko" dioen tokian "hirugarren gidoiko" esan behar du.
365. orrialdean, 2. zutabean, 5. eranskinean, aurreko puntuetan ezarritako edukierak eta azalerak aplikatzeko irizpideak emateko atalean, a) letran, "NBE-CPIan" dioen tokian, honela behar du: "CTEren DB-SIan".
Iruñean, 2007ko otsailaren 5ean._Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaria, José Andrés Burguete Torres.
Iragarkiaren kodea: F0702388