II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK
SAN ADRIAN
2007ko tasak eta karga-tasak. Behin betiko onespena
Udalak, 2006ko abenduaren 29an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2007an indarrean izanen diren karga-tasen, ordenantzen eta tasen aldaketa.
Hasierako onespenaren iragarkia 2007ko 11. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, urtarrilaren 24an, eta jendaurreko aldia erreklamazio, kexa edo oharrik gabe igaro denez, behin betikoz onetsitzat jo dira.
Horren ondorioz, aipatutako karga-tasen eta tasen aldaketak eta tasa horiek arautzen dituzten ordenantza fiskaletako aldaketa, 2007tik aurrera indarra izanen duena, behin betikoz onetsita daudela adierazteko iragarkia argitaratzen da. Hona aldaketak:
a) 2007ko karga-tasak:
_Hirilurraren gaineko kontribuzioa: 0,45.
_Landalurraren gaineko kontribuzioa: 0,8.
_Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: indize bakarra: 1,40.
_Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: 4,6.
_Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga: martxoaren 10eko 2/95 Foru Legearen 175.5 artikuluan ezarritako urteko portzentajeak, aldi guztietarako, hauek dira:
_Batetik bost urte arteko aldia: 3,3.
_Hamar urte arteko aldia: 3,0.
_Hamabost urte arteko aldia: 2,8.
_Hogei urte arteko aldia: 2,5.
%16ko karga-tasa bakarra ezarri da.
b) Ordenantza fiskaletako tasen 2007rako aldaketa:
_Zakurrak: 12 euro.
_Pasabideko plakarako tasa: 22 euro.
_Pasabideko tasa, metro lineal bakoitzetik: 34,8 euro/metro lineala urtean.
_Estoldak: 26 euro urtean.
_Kanalak:
.Teila: 2,44 euro/metro lineala urtean.
.Kanal garaia: 4,6 euro/metro lineala urtean.
.Kanal baxua: 0,61 euro/metro lineala urtean.
_Hegalkina: 0,61 euro/metro lineala urtean.
_Errotuluak:
.Horman: 1,85 euro/metro lineala urtean.
.Hormatik ateratzen direnak: 3 euro/metro lineala urtean.
_Herrilurretako lurzatiak:
.Plantío, Soto, Vergal eta Pontigón: 23 euro urtean.
.Marinal:
-Lurzati osoa: 75 euro urtean.
-Lurzati erdia: 38 euro urtean.
_Obra lizentziak tramitatzeko tasak obra egiteko aurrekontuaren arabera:
_3.005,06 euro bitarte: 20 euro.
_3.005,07tik 6.010,12 eurora bitarte: 30 euro.
_6.010,13tik 30.050,61 eurora bitarte: 45 euro.
_30.050,62tik 90.151,82 eurora bitarte: 70 euro.
_90.151,83 eurotik goiti: 135 euro.
_Irekitzeko lizentzia tramitatzeko tasa: 20 euro.
_Jarduerarako lizentzia tramitatzeko tasa: 20 euro.
_4D eranskinean deskribaturiko jarduera sailkatuen lizentziak tramitatzeko tasa: 215 euro.
_Ur horniduraren zerbitzua eskura izateko eta hartan mantentze lanak egiteko tasa (baita etxeko, industriarako edo ureztatzeko horniduraren tasa ere):
_0,85 euro/m³, eta gutxienez ere 10 m³.
_10 m³-tik goiti kontsumituriko metro kubiko bakoitza: 0,45 euro/m³.
_Ur hartunea paratzeko tasa: 85 euro.
_Hustubideko hartunea paratzeko tasa: 85 euro.
_Kontagailuak eta hartuneak zaintzeko tasa: A.N.S.A.k indarra duen tasaren gainean aplikatzen duena igoko da. Hura K.P.I. nazionalaren 2006ko maiatzetik 2007ko maiatzera bitarteko gorakadaren arabera igoko da. 2. hiruhilekotik aitzina aplikatuko da.
_Jabari publikoa aprobetxatzeko edo okupatzeko prezio publikoak:
_m²/eguna: 0,30 euro/m².
_m²/hilabetea: 7,40 euro/m².
_m²/hirulekoa: 20,00 euro/m².
_m²/seihilekoa: 37,60 euro/m².
_m²/urtea: 60,10 euro/m².
_Merkatu txikiko tasak: 1,30 euro/metro lineala, festetan izan ezik, orduan 3,40 euro/metro lineala aplikatuko baita.
_Festetan taberna-ibilgailuekin jabari publikoa okupatzeagatik: 480 euro/ibilgailua bestetako egun guztietarako.
_Udalaren igerilekuak erabiltzeko tasak:
Abonamenduak:
_6tik 11 urtera bitarteko haurrak eta 65 urtetik goitiko erretirodunak: 15,50 euro.
_12tik 16 urtera bitarteko gazteak: 23,50 euro.
_17tik 64 urtera bitarteko helduak: 40 euro.
_Senar-emazteak: 56 euro.
_Familiak: senar-emazteek 56 euro, eta gurasoekin bizi den seme-alaba bakoitzak, 15,50 euro, adin txikikoa bada.
Sarrerak: lanegunetan:
_6tik 11 urtera bitarteko haurrak eta 65 urtetik goitiko erretirodunak: 0,90 euro.
_12tik 16 urtera bitarteko gazteak: 1,40 euro.
_17tik 64 urtera bitarteko helduak: 2,10 euro.
Sarrerak: larunbatetan eta jaiegunetan:
_6tik 11 urtera bitarteko haurrak eta 65 urtetik goitiko erretirodunak: 1,10 euro.
_12tik 16 urtera bitarteko gazteak: 2,10 euro.
_17tik 64 urtera bitarteko helduak: 2,40 euro.
_Hilerriko tasa: nitxoaren kontzesioa 25 urtetarako, gehienez ere beste 25 urtetarako luzatzen ahal dena: 660 euro/25 urte.
_Pilotaleku estalia erabiltzeko tasa: 12 euro.
_Udal eraikinak eta lokalak erabiltzeko tasak:
.Luyberra erabiltzeagatik: 190 euro egunean.
.Kultur eta Gizarte Etxeko bilkura aretoa erabiltzeagatik: 160 euro egunean.
(Luyberra eta Kultur eta Gizarte Etxeko bilkura aretoa erabiltzeko tasen ordainketari dagokionez, salbuetsiak egonen dira irabazi asmorik gabeko elkarte nahiz entitateak; fidantza gisa ordainduko dute zenbateko hori, eta gero itzuli eginen zaie, lokala hartu bezala eta hartu bezain garbi, etab. uzten badute).
_Ezkontza zibilak egiteko batzar aretoa erabiltzeagatik: 65 euro.
c) Agiriak luzatu eta tramitatzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskaleko aldaketa; hauek izanen dira 2007ko tasak:
_Ziurtagiriak: 1,80 euro bakoitza.
_Konpultsak:
.10 orri arte: 0,55 euro/orria.
.11tik 100 orrira bitarte, 0,40 euro/orria.
.101 orritik goiti, 0,30 euro/orria.
_Lurzatien gaineko zedulak: 1,80 euro/orria.
_Fax-igorpenak: 1,80 euro/orria.
_Fotokopiak:
.DIN A4, 0,20 euro/orria.
.DIN A3, 0,30 euro/orria.
_Ordainagirien kopiak. (Kontribuzioa, trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga...): 1,80 euro bakoitza.
_Katastroko kopia eta katastroko orria: 1,80 euro bakoitza.
_Karabinetarako baimenak: 10 euro bakoitza.
_Hirigintzako txostenak: 45 euro bakoitza.
_Aurri egoeren espedientea: 360 euro.
_Udaltzaingoaren eginbideak edo txostenak: 36 euro.
_Ezkondu gabeko bikote egonkorren erregistroan izena ematea: 20 euro.
_"Santas Reliquias" haurtzaindegia erabiltzeko tasak: aplikatuko dira Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuko zuzendari kudeatzaileak otsailaren 28ko 233/2006 ebazpenean emandakoak (2006ko 30. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, martxoaren 10ekoa). Ebazpen horrek Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuaren eta toki entitateen arteko hitzarmenei loturiko eskolaurreko ikastetxeen tarifen araubidea finkatu zuen 2006-2007 ikasturterako. Aipatu hitzarmenak otsailaren 28ko 41/2005 Foru Aginduaren bidez arautu ziren.
San Adrianen, 2007ko martxoaren 1ean._Alkate udalburua, Emilio-Ignacio Ruiz Lorente.
Iragarkiaren kodea: L0704055