39. ALDIZKARIA - 2007ko martxoaren 30a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

BARAÑAIN

Aurrekontuko 6/2007 aldaketa. Hasierako onespena

Barañaingo Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak, 2007ko martxoaren 12an egin bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batean onestea Udalaren 2005etik 2007ra luzatutako aurrekontu orokorreko 6/2007 aldaketaren espedientea, hain zuzen ere zenbait kreditu gerakin sartzeko. Hori guztia, 2005etik 2007ra luzatutako Udalaren aurrekontua betearazteko oinarrietako 13.ean ezarritakoari jarraituz.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeko 214.2 artikuluarekin bat, aurrekontuek dituzten tramiteak eta informazioari, erreklamazioei eta publizitateari buruzko baldintzak errespetatu behar dira espediente hau tramitatu eta onestean. Hortaz, xedapen horiei jarraikiz, espedientea idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udalaren iragarki oholean paratu eta biharamunetik aitzina; hala, herritarrek edo interesatuek espedientea aztertu eta bidezko erreklamazioak egiten ahalko dituzte.

Erreklamaziorik aurkeztu ezean, aipatu espedientea behin betiko onetsitzat joko da, aurreko paragrafoan aipatutako jendaurreko aldia iragan ondoan.

Argitara ematen da, adierazitako aginduetan jasotakoa betetzeko.

Barañainen, 2007ko martxoaren 13an._Alkate udalburua, Iosu Senosiain Ibáñez.

Iragarkiaren kodea: L0704565