39. ALDIZKARIA - 2007ko martxoaren 30a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.4. Dirulaguntzak eta bekak

35/2007 FORU AGINDUA, otsailaren 16koa, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo kontseilariak emana. Honen bidez aldatzen dira Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo kontseilariak abuztuaren 10ean eman 219/2006 Foru Aginduko bigarren klausula eta 2007. urtean liburutegi publikoetarako langileak kontratatzeko dirulaguntzen deialdiko arauetako hirugarren klausula, zeinetarako 30.000 euroko gastua baimendu baita.

Liburutegi Zerbitzuak txostena eman du 2007rako Nafarroako Aurrekontu Orokorretan 2007. urtean liburutegi publikoetarako langileak kontratatzeko dirulaguntzak finanantzatzeko diruaz eta arau horietako hirugarren klausula aldatu beharraz, aurrekontuetan dagoen diruarekin bat etor dadin.

Horrenbestez, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen maiatzaren 16ko 73/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo kontseilariak abuztuaren 10ean eman 219/2006 Foru Aginduko bigarren klausula aldatzea. Dirulaguntza horietarako gehienez ere 30.000 euroko gastua baimentzen da, 2007rako gastu aurrekontuko "Liburutegi publikoen zerbitzua hobetzeko laguntzak" izeneko A21001 A2420 4609 332200 kontusailetik.

2. 2007. urtean liburutegi publikoetarako langileak kontratatzeko dirulaguntzen deialdiko arauetako hirugarren klausula aldatzea. Honelaxe geldituko da: "Dirulaguntzetarako deialdi honen gehieneko zenbatekoa 30.000 eurokoa da, eta 2007ko gastuen aurrekontuko "Liburutegi publikoen zerbitzua hobetzeko laguntzak" izeneko A2420 A21001 4609 332200 kontusailaren kargura ordainduko da."

3. Arau horien hirugarren klausularen idazketa berria Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara daitezela agintzea.

4. Foru agindu hau Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko Liburutegi Zerbitzuari, Idazkaritza Tekniko Nagusiari, Ogasun Departamentuak departamentu honetan duen kontu-hartzaile delegatuari eta interesatuei jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan, alde batera utzi gabe aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epeetan.

Iruñean, 2007ko otsailaren 16an._Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko kontseilaria, Juan Ramón Corpas Mauleón.

Iragarkiaren kodea: F0703505