39. ALDIZKARIA - 2007ko martxoaren 30a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

BERTIZARANA

2007ko ekitaldiko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Bertizaranako Udalak, 2007ko otsailaren 12an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen langileen plantilla organikoa, 2007ko ekitaldirako.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/90 Foru Legearen 236. artikuluan xedatutakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da 15 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek eta interesatuek espedientea aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten.

Bertizaranan, 2007ko otsailaren 22an._Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: L0703550