39. ALDIZKARIA - 2007ko martxoaren 30a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

ARTAXOA

2007ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Artaxoako Udalak, 2007ko otsailaren 23ko osoko bilkuran eta bertaratutako guztiak ados egonik, Udalaren 2007ko plantilla organikoa onetsi zuen.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legeko 236. artikuluan eta aplikatzen ahal den gainerako legerian ezarritakoari jarraikiz, espedientea udal idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabortz egun baliodunez egon ere, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta iragarki oholean argitaratzen denetik hasita, herritarrek edo interesatuek espedientea aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak egin ditzaten.

Inork erreklamaziorik aurkezten badu, osoko bilkuran erabakiko da haietaz eta plantilla organikoaren behin betiko onespenaz.

Erreklamaziorik egon ezean, aurrekontua behin betikoz onetsitzat joko da, arestian aipatu jendaurreko epea bukatutakoan.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Artaxoan, 2007ko otsailaren 26an._Alkatea, Pedro María Egea Ortiz.

Iragarkiaren kodea: L0703455