39. ALDIZKARIA - 2007ko martxoaren 30a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

OBANOS

2007ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Osoko bilkurak 2006ko abenduaren 27an hartu zuen 2007ko plantilla organikoa onesten duen erabakia eta 2007ko 20. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, otsailaren 14an; jendaurreko epea inork haren aurkako alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, behin betiko onetsirik gelditu da.

Funtzionarioak. Lanpostuak

Kargua: idazkaria; kopurua, 1; lan harremana, funtzionarioa; A maila; osagarriak: lanpostukoa, %25; bateraezintasuna, %35; sarbidea: oposizio-lehiaketa bidez hautatua. Jarduteko baldintzak: Obanos, Legarda eta Utergako udalerrien artean partekatua. Egoera: lanpostu betea. Izarbeibarko Administrazio Zerbitzuen Mankomunitatera transferitua.

Kargua: zerbitzu anitzetako enplegatua; kopurua: 1; lan harremana: funtzionarioa, Gizarte Segurantzaren sistema orokorrean sartua. Maila: D; osagarriak: taldeko osagarria: %15; lanpostuko osagarria: %10,40; lanaldia: osoa; sarbidea: oposizio-lehiaketa bidez hautatua. Egoera: lanpostu betea.

Lan-kontratudun finkoak. Lanpostuak

Kargua: administrari-ofiziala; kopurua: bat; lan harremana: lan-kontratudun finkoa, Gizarte Segurantzaren sistema orokorrari lotua, lanaldi osokoa. C maila. Osagarriak: %15; hautabidea: oposizio-lehiaketa; egoera: lanpostu betea, Izarbeibarko Administrazio Zerbitzuen Mankomunitatera transferitua.

Kargua: Udalaren eraikinen garbitzailea; lan harremana: lan-kontratudun finkoa, Gizarte Segurantzaren sistema orokorrari lotua, astean hogeita hiru ordu eta erdiko lanaldi murriztua; maila: E; osagarria: ez. Hautabidea: oposizioa. Egoera: lanpostu betea.

2007rako lan publikoaren eskaintza

Kargua: liburuzain laguntzailea.

Kontratua: lan-kontratu finkoa, lanaldi murriztua, lanaldiaren %49,66. Araubidea: Gizarte Segurantzaren sistema orokorrari lotua. Kategoria: liburuzaina. Maila: D. Lanaldia: astean 18 ordu. Sarbidea: oposizio librea. Deialdirako aurreikusitako data: 2007. urtea. Egoera: hutsik

Funtzionarioen izenen zerrenda

José María Azanza Ruiz de Erenchun jauna. Kargua: idazkaria. Noiztik: 1984/07/09. A maila. Gradua: 4. Bosturtekoak: 4.

José Ignacio Guembe Guembe jauna. Kargua: Zerbitzu anitzetako enplegatua. Noiztik: 1991/04/08, D maila. Gradua: hiru.

Lan-kontratudun finkoak

Eva Santesteban Arana andrea. Kargua: administrari laguntzailea; noiztik: 1997/05/02; 1996/06/17tik onartutako zerbitzuak. Maila: C. Hirurtekoak: 3.

Inmaculada Izco Saldaña andrea. Kargua: udal eraikinen garbitzailea; noiztik: 1997/05/02; maila: E; hirurtekoak: 3.

Aldi baterako lan-kontratudunak

Milagros Iradiel Ibañez andrea. Kargua: liburutegiko laguntzailea; hautabidea: INEM; maila: D

Obanosen, 2007ko martxoaren 5ean._Alkatea, Fernando Lana Guembe.

Iragarkiaren kodea: L0704013