39. ALDIZKARIA - 2007ko martxoaren 30a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.4. Dirulaguntzak eta bekak

22/2007 FORU AGINDUA, otsailaren 9koa, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko kontseilariak emana, irailaren 28ko 323/2006 Foru Agindua aldatzen duena. Horren bidez, "2007an, Nafarroako liburutegi publikoetan, irakurketa sustatzeko jarduerak antolatzeko dirulaguntzak" izeneko deialdiko arauak onetsi ziren.

Liburutegi Zerbitzuak txostena eman du 2007rako Nafarroako Aurrekontu Orokorretan 2007an, Nafarroako liburutegi publikoetan, irakurketa sustatzeko jarduerak antolatzeko deialdiko dirulaguntzak finantzatzeko erabiltzen den diru kopuruaz eta arauetako hirugarren klausula aldatu beharraz, aurrekontuetan dagoen diruarekin bat etor dadin, eta eskabideak aurkezteko beste epe baten hasieraz.

Horrenbestez, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen maiatzaren 16ko 73/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Irailaren 28ko 323/2006 Foru Aginduko bigarren azalpen zatia aldatzea. Haren bidez, "2007an, Nafarroako liburutegi publikoetan, irakurketa sustatzeko jarduerak antolatzeko dirulaguntzak" deialdiko arauak onetsi ziren. Foru agindu hori 2006ko 123. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, urriaren 13an. Azalpen zati hura honelaxe geldituko da:

"Dirulaguntza horietarako gehienez ere 60.000 euroko gastua baimentzea, 2007ko Gastuen Aurrekontuan "Irakurketa sustatzeko laguntzak" izeneko A2420 A21001 4609 332202 kontusailaren kargura.

2. 2007an, Nafarroako liburutegi publikoetan, irakurketa sustatzeko jarduerak antolatzeko dirulaguntzak deialdiko arauetako hirugarren klausula aldatzea. Honelaxe geldituko da:

Dirulaguntzetarako deialdi honen gehieneko zenbatekoa 60.000 eurokoa da, eta 2007ko gastuen aurrekontuko "Irakurketa sustatzeko laguntzak" izeneko A2420 A21001 4609 332202 kontusailaren kargura ordainduko da.

3. Eskabideak aurkezteko beste epe bat, 30 egun naturalekoa, irekitzea, deialdi hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

4. Foru agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila xedatzea.

Foru agindu honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dute partikularrek, Nafarroako Gobernuari zuzendua, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Administrazio Publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik bi hilabeteko epean. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epeetan.

Iruñean, 2007ko otsailaren 9an._Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko kontseilaria, Juan Ramón Corpas Mauleón.

Iragarkiaren kodea: F0703467