39. ALDIZKARIA - 2007ko martxoaren 30a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

ANTSOAIN

Alkatetzaren eskuordetzea

Antsoaingo Udaleko alkate udalburu Alfredo García Lópezek, behean adierazitako egunean, ebazpen hau eman du:

"Toki Korporazioen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren Erregelamendua onetsi zuen 2568/86 Errege Dekretuko 47. artikuluan eta harekin bat heldu direnetan ezarritakoari jarraituz, eta udal mugapetik kanpora egotea aurreikusia dudanez,

Ebatzi dut:

1. Alkatetzari dagozkion eskurantzetarako lehen alkateorde Antonio Gila Gila eskuordetzea 2007ko otsailaren 26 eta 27an.

2. Eman bekio honen berri Udalbatzari egiten den lehen osoko bilkuran eta argitara bedi dekretu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, behar diren ondorioak izan ditzan."

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Antsoainen, 2007ko otsailaren 26an._Alkatea, Alfredo García López.

Iragarkiaren kodea: L0703430