39. ALDIZKARIA - 2007ko martxoaren 30a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

BERRIOZAR

Udalaren irratiaren antolaketa eta funtzionamenduaren Erregelamendua. Hasierako onespena

Berriozarko Udalak, 2007ko otsailaren 28an egin osoko bilkura arruntean eta legez ezarritako quoruma zuela, erabaki zuen hasiera batean onestea Udalaren irratiaren antolaketa eta funtzionamenduaren Erregelamendua.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.b) artikuluko aginduekin bat, espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar eguneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesatu orok bidezko juzgatzen dituen erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzan.

325.1.c) artikuluaren amaierako aurreikuspenei jarraituz, jendaurreko tramitean erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez bada, hasierako onespena behin betikoa bilakatuko da eta ofizialki argitaratuko haren testu osoa, lege beraren 326. artikuluari jarraituz.

Aditzera ematen da, aipatu aginduari jarraituz eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1.r) artikuluan emandako eskumena erabiliz.

Berriozarren, 2007ko otsailaren 28an._Alkate udalburua, Benito Ríos Ochoa.

Iragarkiaren kodea: L0703666