39. ALDIZKARIA - 2007ko martxoaren 30a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

766/2007 EBAZPENA, martxoaren 5ekoa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Laneko Medikuntzako mediku espezialista izateko lanpostuak oposizio bidez betetzeko deialdian probak gainditu bai baina lanposturik lortu ez duten izangaien zerrenda argitara eman eta deialdian eskatutako titulazioak aurkezteko epea ezartzen duena.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak martxoaren 20an emandako 696/2006 Ebazpenaren bidez, Laneko Medikuntzako mediku espezialista izateko lanpostuak oposizio bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Deialdia 2006ko apirilaren 12ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, 44. zenbakian.

Epaimahaiaren espedientea jasota, bidezkoa da sartzeko hautapen prozedurako proba gainditu arren lanposturik lortu ez dutenei hamar eguneko epea ematea deialdian eskatutako tituluaren frogagiriak aurkezteko, hamargarren arauan ezarritakoari jarraikiz; adierazten da, halaber, ez dagoela azken aurreko ariketa gainditu ez duen izangairik.

Horrenbestez, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Laneko Medikuntzako mediku espezialista izateko lanpostuak oposizio bidez betetzeko deialdian probak gainditu bai baina lanposturik lortu ez duten izangaien zerrenda Nafarroako Gobernuaren iragarki oholean jartzea (Karlos III.aren etorbidea, 2, ataria, Iruña).

2. Probak gainditu arren lanposturik lortu ez dutenek Laneko Medikuntzako mediku espezialista tituluaren edo titulu baliokide baten fotokopia konpultsatua aurkeztu beharko dute, ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita hamar egun balioduneko epean.

Titulazio horren frogagiriak Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketarako Zerbitzura igorri beharko dira.

Titulazioari buruzko eskabideak aurkezteko deialdiko epearen azken egunean bete beharko ditu baldintza horiek.

3. Eskatzen diren agiriak ebazpen honek ezartzen duen epean aurkezten ez dituztenak (aski justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik) eta eskatutako baldintzak betetzen ez dituztenak ez dira sartuko aldi baterako kontratuetarako izangaien zerrendan, eta deialdian parte hartzeagatiko eskubide guztiak galduko dituzte, hamargarren arauan ezarritakoaren arabera.

4. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, eta probak gainditu arren lanposturik lortu ez dutenen zerrenda Nafarroako Gobernuaren iragarki oholean jartzea.

5. Ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik aitzina.

6. Ebazpen hau eta aldi baterako kontratatuak izateko izangaien zerrendak Argibide eta Erregistro Bulegora eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzura igortzea, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Iruñean, 2007ko martxoaren 5ean._Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Alberto Andérez González.

Iragarkiaren kodea: F0704777