39. ALDIZKARIA - 2007ko martxoaren 30a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.5. Estatutuak eta lan hitzarmen kolektiboak

227/2007 EBAZPENA, martxoaren 14koa, Lan zuzendari nagusiak emana. Horren bidez Nafarroako Foru Administrazioaren 2006 eta 2007ko lan itun kolektiboari "San Adriango Udala" atxikitzeko akordioa erregistratu, gorde eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea erabakitzen da (espediente zenbakia: 2/2007(L).

Departamentu honetan 2007-2-28an sartu da Nafarroako Foru Administrazioaren 2006 eta 2007ko lan itun kolektiboari "San Adriango Udala" atxikitzeko akordioa, 2006 eta 2007rako negoziazio batzordeak izenpetu eta onetsia eta lan-kontratudunei aplikatzekoa.

Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentuak bere esku ditu lan hitzarmen kolektiboak erregistratu, gorde eta argitaratzeko eginkizunak, martxoaren 24ko 1/1995 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluan aipatzen direnak, eta hori Lan zerbitzuak Estatuko Administraziotik Nafarroako Foru Komunitatera eskualdatzen dituen apirilaren 11ko 937/1986 Errege Dekretuan ezarritakoaz baliatuz, eta kontuan izanik lan hitzarmen kolektiboak erregistratu eta gordetzeari buruzko maiatzaren 22ko 1040/1981 Errege Dekretuan eta azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4 artikuluan xedatutakoa.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 artikuluaren bidez eman dizkidaten eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. San Adriango Udaleko lan-kontratudunen atxikimendu akordioa, 07-1-29koa, erregistratzea, Lan Hitzarmen eta Akordio Kolektiboak Erregistratu eta Gordetzeko Bulegoan horretarako bereziki prestaturik dagoen liburuan, eta bertako administrazio unitatean testua eta dokumentazioa gordetzea.

2. Ebazpen honen berri ematea negoziazio batzordeari eta adieraztea ebazpenak ez duela administrazio bidea agortzen eta honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal duela Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

3. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2007ko martxoaren 14an._Lan zuzendari nagusia, José María Roig Aldasoro.

2007ko otsailaren 22an, San Adriango Udalak, Osoko Bilkuran, ondoan osorik ematen den akordioa hartu zuen:

"1. Nafarroako Gobernuak 2007ko urtarrilaren 15an hartutako Akordioari Udal honen atxikipena onestea. Akordio horren bidez, lan-kontratudunen 2006 eta 2007ko hitzarmen kolektiboa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak eta haren erakunde autonomoek CC OO eta CSI-CSIF sindikatuekin sinatua, onetsi eta hitzarmenari norbanakoak atxikitzeko prozedura ezarri zen. Akordioa 2007ko 11. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, urtarrilaren 24an, eman zen argitara.

2. Aipatu hitzarmena San Adriango Udalaren zerbitzuko lan-kontratudunei, hala finkoei nola aldi baterakoei, aplikatuko zaie. Horretarako aipatu hitzarmenaren aplikazio eremuan sartu nahi dutela espresuki adierazi beharko dute idatziz, atxikipen akordio hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hogei egun naturaleko epean. Udal hau egokitzen zaion hitzarmenean II. eranskin gisa ageri da idazkiaren eredua (aldaketak sartu beharko dira, izan ere kontratuduna San Adriango Udalaren zerbitzukoa izanen da eta ez Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioarena eta bere erakunde autonomoena).

3. Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentuko Lan Zuzendaritza Nagusira bidaltzea akordio hau, sindikatuek eta Udalak sinatutako aktaren kopia batekin batera, erregistratu, gorde eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadin.

4. Ebazpen hau igortzea Udaleko Kontu-Hartzailetzara eta E. León Aholkularitzara, behar diren ondorioak izan ditzan.

Horren berri ematen dizut, alkate udalburuaren aginduz eta haren adostasunarekin, jakin dezazun eta behar diren ondorioak izan ditzan.

San Adrian, 2007ko otsailaren 23an._Alkate udalburua, Jesús Angel Mendaza Marrodán.

Iragarkiaren kodea: F0704814