39. ALDIZKARIA - 2007ko martxoaren 30a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.5. Estatutuak eta lan hitzarmen kolektiboak

226/2007 EBAZPENA, martxoaren 14koa, Lan zuzendari nagusiak emana, "San Adriango Udala" entitatearen akordio kolektiboa (funtzionarientzat eta estatutupeko langileentzat) erregistratu, gorde eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea erabakitzen duena (espediente zenbakia: 2/2007-F).

2007ko otsailaren 28an, departamentu honetan sartu da San Adriango Udalak eta funtzionarioen ordezkariek 2007-1-29an izenpeturiko dokumentazioa, erregistratu eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko igorria. Dokumentazio horretan Atxikitzeko Akordioa, enpresaren eta sindikatuen ordezkariek izenpetua, biltzen da eta Udaleko funtzionarioen eta estatutupeko langileen lan baldintzak ezartzen dira, 2006. eta 2007. urteetarako.

Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentuak bere esku ditu lan hitzarmen kolektiboak eta abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuko 84. artikuluan aipatzen diren hitzarmen kolektiboak erregistratu, gorde eta argitaratzeko eginkizunak, martxoaren 21/1995 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluan ezarritakoak eta hori Lan zerbitzuak Estatuko Administraziotik Nafarroako Foru Komunitatera eskualdatzen dituen apirilaren 11ko 937/1986 Errege Dekretuan ezarritakoaz baliatuz; eta kontuan izanik hitzarmen kolektiboak erregistratu eta gordetzeari buruzko maiatzaren 22ko 1040/1981 Errege Dekretuan xedatutakoa.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 artikuluaren bidez eman dizkidaten eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. "San Adriango Udala" entitatearen akordio kolektiboa erregistratzea, Lan Hitzarmen eta Akordio Kolektiboak Erregistratu eta Gordetzeko Bulegoan horretarako bereziki prestaturik dagoen liburuan, eta bertako administrazio unitatean testua eta dokumentazioa gordetzea.

2. Ebazpen honen berri ematea negoziazio batzordeari eta adieraztea ebazpenak ez duela administrazio bidea agortzen eta honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal duela Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

3. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2007ko martxoaren 14an._Lan zuzendari nagusia, José María Roig Aldasoro.

2007ko otsailaren 22an, San Adriango Udalaren Osoko Bilkurak, ondoan osorik ematen den Erabakia hartu zuen:

"1. San Adriango Udalaren atxikipena onestea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak eta sindikatuek Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen lan baldintzei buruz 2006. eta 2007. urteetarako izenpetu zuten Akordioari. Bertan ezartzen dira Nafarroako Administrazio Publikoen lan baldintzak funtzionarioentzat eta estatutupeko langileentzat aipatu aldirako ( 707/2006 Ebazpena, irailaren 25ekoa, Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentuko Lan zuzendari nagusiak emana, "Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa" entitatearen akordio kolektiboa erregistratu, gorde eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea erabakitzen duena _espediente zenbakia: 4/2006-F_ 2006ko urriaren 16ko 124. zenbakiko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratua).

2. Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentuko Lan Zuzendaritza Nagusira bidaltzea akordio hau, sindikatuek eta Udalak sinatutako aktaren kopia batekin batera, erregistratu, gorde eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadin.

3. Akordio hau igortzea Udaleko Kontu Hartzailetzara eta E. León Aholkularitzara, behar diren ondorioak izan ditzan."

Horren berri ematen dizut, alkate udalburuaren aginduz eta haren adostasunarekin, jakin dezazun eta behar diren ondorioak izan ditzan.

San Adrian, 2007ko otsailaren 23an._Alkate udalburua, Jesús Angel Mendaza Marrodán.

Iragarkiaren kodea: F0704812