39. ALDIZKARIA - 2007ko martxoaren 30a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

765/2007 EBAZPENA, martxoaren 5ekoa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, antolaketako goi mailako teknikari izateko lanpostuak oposizio bidez betetzeko deialdian probak gainditu bai baina lanposturik lortu ez duten izangaien zerrenda eta azken-aurreko ariketa gainditu dutenena argitara eman eta deialdian eskatutako tituluak aurkezteko epea ezartzen duena.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak urtarrilaren 16an emandako 147/2006 Ebazpenaren bidez, antolaketako goi mailako teknikari izateko lanpostuak oposizio bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Deialdia 2006ko otsailaren 15eko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, 20. zenbakian.

Epaimahaiaren espedientea jasota, bidezkoa da hautapen prozesua gaindituta ere lanposturik gabe gelditu diren izangaiei eta deialdian ezarritako azken-aurreko ariketa gainditu dutenei hamar eguneko epea ematea deialdian eskatutako tituluaren frogagiriak aurkezteko, hamargarren arauan ezarritakoari jarraikiz.

Horrenbestez, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Antolaketako goi mailako teknikari izateko lanpostuak oposizio bidez betetzeko deialdian probak gainditu bai baina lanposturik lortu ez duten izangaien zerrenda eta azken-aurreko ariketa gainditu dutenena Nafarroako Gobernuaren iragarki oholean jartzea (Karlos III.aren etorbidea, 2, ataria, Iruña).

2. Probak gainditu arren lanposturik lortu ez dutenek eta azken-aurreko ariketa gainditu dutenek lizentziatu, ingeniari edo arkitektoaren tituluaren edo titulu baliokide baten fotokopia konpultsatua aurkeztu beharko dute, ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita hamar egun balioduneko epean.

Titulazio horren frogagiriak Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketarako Zerbitzura igorri beharko dira.

Titulazioari buruzko eskabideak aurkezteko deialdiko epearen azken egunean bete beharko ditu baldintza horiek.

3. Eskatzen diren agiriak ebazpen honek ezartzen duen epean aurkezten ez dituztenak (aski justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik) eta eskatutako baldintzak betetzen ez dituztenak ez dira sartuko aldi baterako kontratuetarako izangaien zerrendan, eta deialdian parte hartzeagatiko eskubide guztiak galduko dituzte, hamargarren arauan ezarritakoaren arabera.

4. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, eta probak gainditu arren lanposturik lortu ez dutenen zerrenda eta azken-aurreko ariketa gainditu dutenena Nafarroako Gobernuaren iragarki oholean jartzea.

5. Ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik aitzina.

6. Ebazpen hau eta probak gainditu bai baina lanposturik lortu ez duten izangaien zerrenda eta azken aurreko ariketa gainditu dutenena Argibide eta Erregistro Bulegora eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzura igortzea, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Iruñean, 2007ko martxoaren 5ean._Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Alberto Andérez González.

Iragarkiaren kodea: F0704783