39. ALDIZKARIA - 2007ko martxoaren 30a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

IRUÑA

Diru-laguntzak banakako ebaluazioaren araubidean emateko deialdi publikoaren oinarriak, unean uneko garapenaren aldeko sentsibilizazio eta hezkuntza jarduketak gauzatze aldera 2007. urtea

Iruñeko Udalaren Gizarte Zerbitzuetako eta Emakumearen Zinegotzigo Delegatuak 2007ko martxoaren 9an emandako 1/SS ebazpenaren bidez, diru-laguntzak banakako araubidean emateko deialdi publikoaren oinarriak onetsi dira, unean uneko garapenaren aldeko sentsibilizazio eta hezkuntza jarduketak gauzatze aldera. 2007. urtea.

Oinarrien xedea: aipatutakoa.

Esleitzeko era: deialdi publikoa.

Aurreikusitako zenbatekoa, gehienez: 12.000,00 euro.

Oinarriak, non: Iruñeko Udalaren Erregistro Orokorrean _Casa Marceliano etxean (Merkatuko kalea, 7 eta 9)_, erregistro osagarrietan eta Zapateria kaleko 40-3.ean.

Eskabideak non eta noiz arte aurkeztu: Iruñeko Udalaren Erregistro Orokorrean _Casa Marceliano etxean (Merkatuko k., 7-9)_ eta erregistro osagarrietan (Kulturako Alorra _Descalzos k., 2-2. solairua_, Ingurumen eta Osasuneko Alorra _San Saturnino k., 2-beheko solairua_, Hiritarren Babeseko Alorra _Iratxeko monasterioaren k., 2-beheko solairua_, Hirigintza eta Etxebizitzako Alorra _Armada etorbidea, 2-5. solairua_, eta Zapateria k., 40-beheko solairua), eskatutako agiriekin batera, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik 2007ko urriaren 31ra bitarte.

Iruñean, 2007ko martxoaren 13an._Gizarte Zerbitzuetako eta Emakumearen zinegotzi delegatua, Concepción Mateo Pérez.

Iragarkiaren kodea: L0705241