39. ALDIZKARIA - 2007ko martxoaren 30a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

IRUÑA

Deialdi publikoa, garapen bidean dauden herriekin lankidetza proiektuak garatzeko diru-laguntzak norgehiagokako araubidean emateko 2007. urtea

Iruñeko Udaleko Alkatetzak 2007ko apirilaren 26an emandako 9/SS ebazpenaren bidez onetsi egin dira diru-laguntzen urteko deialdi publikoa, garapen bidean dauden herriekin lankidetza proiektuak garatzeko, 2007. urtean, ondoko baldintza orokorrekin bat:

Oinarrien xedea: aipatutakoa.

Esleitzeko era: deialdi publikoa

Aurreikusitako zenbatekoa, gehienez: 1.200.000 euro

Oinarriak, non: Iruñeko Udalaren Erregistro Orokorrean _Casa Marceliano etxean (Merkatuko kalea, 7 eta 9)_ eta Zapateria kaleko 40-3.ean.

Eskabideak non eta noiz arte aurkeztu: Eskabideak Iruñeko Udalaren Erregistro Orokorrean _Casa Marceliano etxean (Merkatuko kalea, 7 eta 9)_ aurkezten ahal dira, edo, bestela, erregistro osagarrietan (Kulturako Alorra _Descalzos k., 72-2. solairua_, Ingurumen eta Osasuneko Alorra _San Saturnino k., 2-beheko solairua_, Hiritarren Babeseko Alorra _Iratxeko monasterioaren k., 2-beheko solairua_, Hirigintza eta Etxebizitzako Alorra _Armada etorbidea, 2-5. solairua_, eta Lehendakaritzako, Gizarte Zerbitzuetako eta Emakumearen eta Hezkuntza, Gazteria eta Kiroleko alorrak _Zapateria k., 40-beheko solairua_) zein Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 38. artikuluak aurreikusten dituen beste edozeinetan, betiere eskatutako agiriekin batera. Eskabideak aurkezteko epea 30 egun naturalekoa izanen da, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina (epemuga egun baliogabea izanez gero, hurrengo egun baliodunean ere aurkeztu ahalko dira eskabideak).

Iruñean, 2007ko otsailaren 27an._Gizarte Zerbitzuetako eta Emakumearen zinegotzi delegatua, Concepción Mateo Pérez.

Iragarkiaren kodea: L0705169