39. ALDIZKARIA - 2007ko martxoaren 30a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

IRUÑA

Diru-laguntzak norgehiagokako araubidean emateko oinarriak, 2007. urtean Garapenaren aldeko sentsibilizazio eta hezkuntza proiektuak gauzatze aldera

Iruñeko Udaleko Alkatetzak 2007ko martxoaren 13an emandako ebazpenaren bidez, deialdi publikorako oinarriak onetsi dira, 2007. urtean Garapenaren aldeko sentsibilizazio eta hezkuntza proiektuak gauzatzeko diru-laguntzak norgehiagokako araubidean emateko.

Oinarrien xedea: aipatutakoa.

Esleitzeko era: deialdi publikoa.

Aurreikusitako zenbatekoa, gehienez: 180.000,00 euro.

Oinarriak, non: Iruñeko Udalaren Erregistro Orokorrean _Casa Marceliano etxean (Merkatuko kalea, 7 eta 9)_ eta Zapateria kaleko 40-3.ean.

Eskabideak non eta noiz arte aurkeztu: Iruñeko Udalaren Erregistro Orokorrean _Casa Marceliano etxean (Merkatuko k., 7-9)_ eta erregistro osagarrietan (Kulturako Alorra _Descalzos k., 2-2. solairua_, Ingurumen eta Osasuneko Alorra _San Saturnino k., 2-beheko solairua_, Hiritarren Babeseko Alorra _Iratxeko monasterioaren k., 2-beheko solairua_, Hirigintza eta Etxebizitzako Alorra _Armada etorbidea, 2-5. solairua_, eta Zapateria k., 40-beheko solairua), eskatutako agiriekin batera. Eskabideak aurkezteko epea 30 egun naturalekoa izanen da, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Iruñean, 2007ko martxoaren 16an. Gizarte Zerbitzuetako eta Emakumearen zinegotzi delegatua, Concepción Mateo Pérez.

Iragarkiaren kodea: L0705168