39. ALDIZKARIA - 2007ko martxoaren 30a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.4. Dirulaguntzak eta bekak

AKATS ZUZENKETA, otsailaren 22ko 60/2007 Foru Aginduarena. Ekonomia eta Ogasun kontseilariak emandako Foru Agindu horren bidez, Nafarroako Gobernuaren eta Akitaniako Herrialdeko Kontseiluaren arteko Mugaz gaindiko lankidetza hitzarmenean ezarririko Lankidetza Funtsaren kargura diren laguntzetarako dei egin zen.

Otsailaren 22ko 60/2007 Foru Aginduaren eranskina ez zen argitaratu. Foru Agindu horren bidez, Nafarroako Gobernuaren eta Akitaniako Herrialdeko Kontseiluaren arteko Mugaz gaindiko lankidetza hitzarmenean ezarririko Lankidetza Funtsaren kargura diren laguntzetarako dei egin zen. Aipatu eranskina igortzen da, argitara dadin.

Iruñean, 2007ko martxoaren 20an._Ekonomia eta Ogasun kontseilaria, Francisco J. Iribarren Fentanes.

ERANSKINA

1._Ekintzaren identifikazioa:

1.1. Proiektuaren izenburua (gaztelaniaz eta frantsesez).

1.2. Helburuak.

1.3. Aurrekontu orokorra (proiektuan parte hartzen duten herrialdeetako partaide guztiena).

1.4. Helbidea Nafarroako Foru Komunitatean duten partaideari edo partaideei aurrekontuan dagokien zatia.

1.5 Funts Bateratuari eskatutako dirulaguntza orokorra.

1.6. Helbidea Nafarroako Foru Komunitatean duten partaideari edo partaideei emanen litzaiekeen dirulaguntza.

1.7. Lankidetza Funts Bateratuari dirulaguntza eskatzen diozun lehenbiziko aldia da?

BAI f EZ f

1.8. Proiektu berarentzat eskatu eta/edo jaso diren beste laguntza batzuk.

1.9. Arlo hauetako zeinetan sartuko zenuke proiektua?

a) Goi mailako Irakaskuntza eta Zentro Teknologikoak f

b) Ekintza ekonomikoa / Berrikuntza teknologikoa f

c) Garapen iraunkorra eta oinegiturak f

1.10. Proiektuari hasiera emateko zein data jarri den.

1.11. Proiektua bukatzeko zein data jarri den.

2._Nafarroako partaideen identifikazioa.

2.1. Izena edo sozietatearen izena.

2.2. Helbidea edo helbide soziala (telefono zenbakia, faxa eta helbide elektronikoko helbidea barne).

2.3. Banketxeko datuak (IFZ, kontu zenbakia, entitatea). Dirua transferentziaren bidez jasotzeko eskabidea aurkeztu beharko da, Nafarroako Gobernuari laguntza eskatzen dion lehenbiziko aldia baldin bada edo aurreko urteetako laguntzak jasotzeko bankuko kontua aldatu bada.

2.4. Nafarroako Foru Komunitateko arduradunaren izena.

2.5. Entitatearen izaera:

_Irabazi asmoa duena.

_Irabazi asmorik ez duena.

3._Akitaniako partaideen identifikazioa:

3.1. Izena edo sozietatearen izena.

3.2. Helbidea edo helbide soziala (telefono zenbakia, faxa eta posta elektronikoko helbidea barne).

3.3. Akitaniako arduradunaren izena.

4._Nafar bazkideak aurkeztu behar dituen beste agiri batzuk, bina ale.

4.1. Proiektua garatzeko memoria eta programa, paperean eta bertsio elektronikoan.

4.2. NANaren fotokopia, pertsona fisikoa bada; eta eraketa agiria eta identifikazio fiskalarena, pertsona juridikoa bada.

4.3. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren egiaztagiria, zergei dagokienez egunean daudela ziurtatzen duena.

4.4. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren egiaztagiria, eskatzailea Balio Erantsiaren gaineko Zergaren subjektu pasiboa den edo ez adierazten duena.

4.5. Gizarte Segurantzaren ziurtagiria, eginbeharrak bete dituela frogatzen duena.

4.6. Estatutuak (partaidea pertsona juridikoa bada).

4.7. Akitanian aurkeztutako eskabidearen kopia.

4.8. Errektoretzaren baimena, Nafarroako unibertsitateek aurkeztutako proiektuen kasuan.

4.9. Titularkideek partaide-hitzarmen batean beren arteko bat izendatu beharko dute proiektuaren ordezkari izateko administrazioen aurrean, bi bazkide nafarrek edo gehiagok parte hartzen duten proiektuetan.

4.10. Dirua transferentziaren bidez jasotzeko eskaera, Nafarroako Gobernuari dirulaguntza eskatzen dion lehenbiziko aldia baldin bada edo aurreko urteetako dirulaguntzak jasotzeko bankuko kontua aldatu bada.

4.11. 2007. urteko aurrekontua, xeheki adierazia, ereduaren araberakoa (Akitania + Nafarroa).

G A S T U A K D I R U S A R R E R AK

KONTZEPTUA ZENBATEKOA KONTZEPTUA ZENBATEKOA

Partaide nafarra Gastuet. kontusailak _Nafarroako F.K.ren

(xeheki adierazi*) laguntza

_Autofinantzaketa

_Beste finantzaketa

batzuk

A GUZTIRA:

Partaide akita- _Akitaniako Kontsei-

niarra luaren laguntzak

_Autofinantzaketa

_Beste finantzabide

batzuk

B GUZTIRA:

GUZTIRA

A + B:

(*) Proiektuaren aurrekontua osatzen duten kostuak kalkulatzeko oinarriak xeheki adierazi behar dira.

Iragarkiaren kodea: F0704937