39. ALDIZKARIA - 2007ko martxoaren 30a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

IRUÑA

Diru-laguntzetarako deialdi publikoa, mugitzeko ezgaitasun larriak dituzten pertsonek bono-taxia erabil dezaten 2007. urtea

Iruñeko Udalaren Alkatetzak 2007ko martxoaren 6an emaniko RAL (1/SS) ebazpenaren bitartez, diru-laguntzak banakako araubidean emateko deialdi publikoa onetsi da, mugitzeko ezgaitasun larriak dituzten pertsonei egokitutako garraio alternatiboa eskaintzeko, bono-taxiaz baliatuta, betiere jarraian zehazten diren baldintza orokorrekin bat.

Oinarrien xedea: aipatutakoa.

Esleitzeko era: deialdi publikoa.

Aurreikusitako zenbatekoa, gehienez: 146.536,00 euro.

Oinarriak, non: Iruñeko Udalaren Erregistro Orokorrean _Casa Marceliano etxean (Merkatuko kalea, 7 eta 9)_ eta Iruñeko Udalaren auzo unitateetan.

Eskabideak non eta noiz arte aurkeztu: Iruñeko Udalaren Erregistro Orokorrean (Merkatuko k., 7-9), edo, bestela, erregistro osagarrietan (Kulturako Alorra _Descalzos k., 72-2. solairua_, Ingurumen eta Osasuneko Alorra _San Saturnino k., 2-beheko solairua_, Hiritarren Babeseko Alorra _Iratxeko monasterioaren k., 2-beheko solairua_, Hirigintza eta Etxebizitzako Alorra _Armada etorbidea, 2-5. solairua_, eta Lehendakaritzako, Gizarte Zerbitzuetako eta Emakumearen eta Hezkuntza, Gazteria eta Kiroleko alorrak _Zapateria k., 40-beheko solairua_) zein Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 38. artikuluak aurreikusten dituen beste edozeinetan, betiere eskatutako agiriekin batera. Eskabideak aurkezteko epea iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean noiz argitaratu eta hurrengo egun baliodunean hasiko da, eta deialdiaren indarraldi osoa hartuko du.

Iruñean, 2007ko martxoaren 7an._Gizarte Zerbitzuetako eta Emakumearen zinegotzi delegatua, Concepción Mateo Pérez.

Iragarkiaren kodea: L0704876