39. ALDIZKARIA - 2007ko martxoaren 30a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

IRUÑA

Turismo arloko enpresa txiki zein ertainei laguntzak emateko deialdi publikoa, 2007. urtean Iruñeko turismoa sustatzeko jarduerak gauzatze aldera

Merkataritza eta Turismoko Alorreko zinegotzi delegatuak 2007ko otsailaren 28an emandako ebazpenaren bidez turismo arloko enpresa txiki zein ertainei laguntzak emateko deialdi publikoa onetsi da, 2007. urtean Iruñeko turismoa sustatzeko jarduerak gauzatze aldera.

Laguntza-eskabideak ondoko tokietan aurkeztu behar dira: Iruñeko Udalaren Erregistro Orokorrean (Merkatuko k., 7-9), erregistro osagarrietan (Kulturako Alorra _Descalzos k., 2-2. solairua_, Ingurumen eta Osasuneko Alorra _San Saturnino k., 2-beheko solairua_, Hiritarren Babeseko Alorra _Iratxeko monasterioaren k., 2-beheko solairua_, Hirigintza eta Etxebizitzako Alorra _Armada etorbidea, 2-5. solairua_, Lehendakaritzako, Gizarte Zerbitzuetako eta Hezkuntza, Gazteria eta Kiroleko alorrak _Zapateria k., 40-beheko solairua_) edo, bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeak aurreikusten dituen beste edozeinetan, betiere hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik aitzina. Eskabidearekin batera, deialdian adierazitako agiri guztiak aurkeztu beharko dira.

Agiriak non jaso: Merkataritza eta Turismoko Alorrean (Iruñeko Udala-Udaletxe plaza zk. g., 4. solairua), edo Udalaren web gunean: www.pamplona.es.

Hori guztia argitara ematen da, jende orok jakin dezan.

Iruñean, 2007ko martxoaren 5ean._Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: L0704514