39. ALDIZKARIA - 2007ko martxoaren 30a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ESTERIBAR

Xehetasun azterlana. Hasierako onespena

Alkatetzak martxoaren 9ko 53/07 ebazpenaren bitartez, hasiera batean onetsi da xehetasun azterlana, Zuriaingo hiriguneko 7. poligonoko 6. lurzatian, Esteribarko udalerrian, Eduardo Zubiri Armendariz jaunak sustatua.

Espediente hori jendaurrean egonen da 20 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, interesatuek aztertu eta bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2003 Foru Legearen 76. artikuluan eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 59. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Esteribarren, 2007ko martxoaren 9an._Alkatea, Francisco Javier Borda.

Iragarkiaren kodea: L0704293