39. ALDIZKARIA - 2007ko martxoaren 30a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

MARTZILLA

Hirigintza hitzarmena, planeamenduko aldaketari dagokiona. Hasierako onespena

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 23 eta 24. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz, aditzera ematen da ezen Martzillako Udalak, 2007ko martxoaren 2an egin bilkura arruntean, erabaki zuela hasiera batean onestea hirigintza hitzarmena, Martzillako arau subsidiarioetako UE 4.2. unitateko 1. lurzatiko planeamendua aldatzeko. Hitzarmena Udalaren eta Miguel Angel Murugarren Mañas jaunaren artekoa da. Halaber, erabaki zuen espedientea 20 egunez jendaurrean uztea. Espedientea udal bulegoetan azter daiteke.

Martzillan, 2007ko martxoaren 6an._Alkate udalburua, José María Abárzuza Goñi.

Iragarkiaren kodea: L0704291