39. ALDIZKARIA - 2007ko martxoaren 30a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.4. Dirulaguntzak eta bekak

65/2007 FORU AGINDUA, otsailaren 28koa, Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteria kontseilariak emana, beste deialdi berariazkoago batzuetan araututa ez dauden kirol jarduerak egin eta horietan parte hartzeko laguntzen 2007ko deialdia onesten duena, lehia irekian.

Nafarroako Kirolari buruzko uztailaren 5eko 15/2001 Foru Legearen helburua kirola arautu, antolatu, sustatu eta koordinatzea da, Konstituzioaren eta gainerako ordenamendu juridikoaren arabera Nafarroako Foru Komunitateari dagozkion eskumenen eremuan.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeak dirulaguntza publiko guztiak arautzen ditu eta bertan ezartzen dira printzipio orokorrak, kontzeptuak, irizpideak, eskumenak, eginbeharrak eta erantzukizunak, eta dirulaguntzak eman, kudeatu eta kontrolatzeko bidea.

Kirol entitateek, toki entitateek, kirol federazioek eta kirolariek kirol esparruaren barruan egiten dituzten jarduketak erraztu eta sustatzearren, laguntzen deialdi berariazkoak arautu dira, Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteria Departamentuak kirol arloan lortu nahi duen helburuen arabera.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legeak eta Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteria Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen otsailaren 24ko 46/2005 Foru Dekretuak emandako eskurantzak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuari dagozkion eginkizunei loturiko kirol jarduerak egin eta horietan parte hartzeko dirulaguntzen deialdia onestea, bereziak ado apartekoak izateagatik zehatzagoak diren 2007. urterako beste deialdi batzuen bidez arauturik ez dauden jardueretarako. Deialdiaren arauak foru agindu honetako 1. eranskinean ageri dira.

2. Dirulaguntzen deialdi honetan aurkezten diren eskaerak baloratzeko baremoa eta irizpideak onestea. Baremo hori foru agindu honen 2. eranskinean ageri da.

3. Deialdi hau finantzatzeko 49.000 euroko gastua (berrogeita bederatzi mila) baimentzea. Horietarik 25.000 euro (hogeita bost mila) kirol entitateentzat izanen dira eta 2007rako Nafarroako Aurrekontu Aurrekontuetako "Kirol entitateetarako laguntzak" izeneko 940002-95110-4819-336102 kontusailetik ordainduko dira, eta 24.000 mila euro (hogeita lau mila) kirolarientzat, "Kirol jarduerak sustatzeko laguntzak" izeneko 940002951004809336100 kontusailetik.

4. Foru agindu hau eta bere eranskinak Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea eta Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Iruñean, 2007ko otsailaren 28an._Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteria kontseilaria, María Isabel García Malo.

1. ERANSKINA

Arauak

1. Xedea.

Deialdi honen xedea Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuari dagozkion eginkizunei loturiko kirol jarduerak egin eta horietan parte hartzeko dirulaguntzen araubidea ezartzea da, hain zuzen ere, bereziak edo apartekoak izateagatik zehatzago den 2007. urteko beste deialdi batean arauturik ez dauden jardueretarako.

Dirulaguntzak deialdiaren xede diren jarduerak egin edo horietan parte hartzeko gastuak hein batean finantzatzeko erabiliko dira. Adingabekoentzako jarduerak egin edo horietan parte hartzeko laguntzetarako, Kirol Zuzendariordetzaren aldez aurreko baimena beharko da.

Laguntza hauek onura publikokoak dira Nafarroako biztanleen kirol jarduera sustatzen dutelako.

2. Helburuak.

Aurreko arauan aipatzen diren dirulaguntzak 2006ko irailaren 30etik 2007ko irailaren 30era bitarte antolatutako irabazi asmorik gabeko kirol jarduera eta proiektu hauek egin eta bertan parte hartzeko eskatzen ahalko dira:

2.1. Kirol arloko edo kirolari aplikatutako zientzien arloko prestakuntza edo dibulgazio proiektuak egitea, gizartean eta kirol munduan oihartzuna dutenak.

2.2. Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuaren iritziz, interesgarriak diren nazioarteko kirol jarduera ez-ofizialetan parte hartzea.

2.3. Nafarroako Mendi eta Eskalada Federazioko kide diren kirolariak 7.500 metrotik gorako gailurretara igotzeko mendi espedizioak eta, Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuaren iritziz, kirol interes nabarmena duten beste mendi-proiektu batzuk.

2.4. Antzeko beste jarduera batzuk, kirolaren arloan bereziak edo apartekoak izanda eta betiere Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuak dituen eginkizunei lotuta egonda, beste deialdi batzuen babesean ezin sar daitezkeenak.

2.5. Deialdi honetako 3. arauan ezarritakoari jarraikiz laguntza hauen onuradun izan daitezkeen entitateek eta Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuak sinaturiko hitzarmenetan agertzen diren kirol jarduerak.

Hitzarmen horien helburu nagusia Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuari kirol arloan dagozkion eginkizunak garatzen laguntzeko jarduerak egitea eta interesgarritzat jotzen diren kirol jarduera bereziak sustatzea izanen da.

2.6. Deialdi honetatik kanpo geratzen dira beste deialdi berariazkoago batzuen helburu diren kirol jarduera eta programak.

3. Onuradunak.

3.1. Deialdi honetako laguntzak honako hauek eskatzen ahal dituzte:

_Nafarroako Kirol Entitateen Erregistroan inskribatuta dauden kirol klubak.

_Egoitza eta helbidea Nafarroan duten pertsona fisikoak, irabazteko asmorik gabeko jarduerak egiteko.

_Egoitza Nafarroan duten pertsona juridikoak, irabazteko asmorik gabekoak.

_Irabazteko asmorik ez duten estatuko kirol entitateak, dagokion erregistroan inskribatuta badaude eta lankidetzarako hitzarmenen bat sinatua baldin badute.

3.2. Jarduera edo proiektuak pertsona fisiko batzuek elkarrekin egiten dituztenean, eskaera pertsona bakar batek aurkeztu beharko du besteak ordezkatuz. Inprimakian adierazi beharko du besteak ordezkatzen dituela eta besteek ordezkapena onartzen dutela, bai eta laguntza proportzionalki banatzeko konpromisoa hartzen dutela ere.

Eskatzaileak solidarioki behartuta egonen dira administrazioaren aurrean eta zergen ordainketa nahiz Gizarte Segurantzakoak eguneraturik izan beharko dituzte.

4. Aurkezteko epea eta tokia:

4.1. Dirulaguntza eskaerak deialdi hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hiru hilabeteko epean aurkeztuko dira Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuko Erregistroan, edo Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluan ezarritako bideetako bat baliatuz. Dena dela, deialdi hau argitaratu aurretik aurkeztutako laguntza eskaerak ere aintzat hartuko dira.

Dirulaguntza eskaerak eta dokumentazioa kirol modalitate bakoitzerako banaka aurkeztuko dira. Hortaz, eskatzaileak parte hartzen duen modalitate bakoitzerako bat aurkeztu beharko da.

4.2. Hitzarmenak sinatzeko eskaerak eta dokumentazioa 2006ko urte osoan aurkezten ahalko dira Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuko Erregistroan edo Herri Administrazioen Araubideari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 38. artikuluan aipatzen diren bideak erabiliz.

Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuak ofizioz eskatzen ahalko du kasuan kasuko hitzarmena izenpetu dadila interesgarritzat jotzen diren kirol jarduera berariazkoak egiteko.

4.3. Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak dirulaguntza eskaerak ebazteko duen ahalmena deusetan galarazi gabe, Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuak interes berezikotzat jotzen dituen jardueretarako eta, halaber, dirulaguntza eskaeran berariaz eskatzen den kasuetan, institutuak jakinarazpen bat egin dezake ofizioz, jarduera dirulaguntza jasotzeko modukoa ote den adierazteko helburuarekin bakar-bakarrik, 5.2. arauan ezarritakoaren ondorioetarako. Jakinarazpena egiteko eskakizuna eskabidean berean adierazten baldin bada, baina eskaera eta dokumentazioa aurkezteko epea bukatzen denetik hamar egun balioduneko epean jakinarazpen hori egin ez bada, interesatuak ondorioztatu beharko du jarduerak ez duela dirulaguntzarik jasoko, 8.3. arauan ezarritakoaren ondorioetarako.

5. Agiriak.

5.1. Jardueraren proiektua:

Eskaerak egiteko eskabide orokorra beteko da Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuari zuzendua, eta horrekin batera ondoko agiriak aurkeztuko dira:

_Eskatzailearen datuak eta federazioko lizentziaren fotokopia, horrelakorik baldin badago, betiere datu horiek Administrazioaren agiritegietan ez badaude edo aurretik eskatu ez bazaizkio.

_Kirol proiektuaren eta proiektu ekonomikoaren azalpen fitxa, Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuak emanen duen inprimakian.

_3.2. puntuan adierazitako kasuetan, Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuak emandako inprimakia. Bertan berariaz adierazi beharko dira ordezkaritzaren izaera, ordezkapenaren onarpena eta konpromisoa.

_Zerga guztiak eta Gizarte Segurantzarekiko zorrak kitatuak dituela dioen ardurapeko adierazpena.

5.2. Jarduera egin dela frogatzen duten agiriak:

Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuko Erregistro Orokorrean aurkeztuko dira edo Herri Administrazioen Araubideari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 38. artikuluan aipatzen diren baliabideen bidez, 2007ko urriaren 31ra bitarte.

Hona hemen aurkeztu beharreko egiaztagiriak:

a) Inprimakia, non jardueraren memoria eta dirusarrera eta gastuen balantzea agertuko baitira, eskatzaileak izenpetua.

b) Gastu eta dirusarreren frogagiriak, jatorrizko fakturen eta fotokopien bidez. Haiekin batera, fakturen izenen zerrenda aurkeztuko da, zenbatekoa eta aplikazioa barne.

c) Dirulaguntzaren xede den proiekturako bestelako erakundeei eskatutako eta horiek emandako dirulaguntzei buruzko ziurtagiriak.

d) Afixak, liburuxkak, prentsako informazioa edo beste edozein euskarri, Nafarroako Gobernuaren agerpen instituzionala frogatzen duena.

e) Egindako gastuen justifikazioa. Bertan, dirulaguntzarekin finantzatu diren jarduerak eta haien kostua deskribatuko dira, eta izandako gastu guztiak zehaztuta azalduko. Orobat, gastuak dagokien faktura bidez frogatuko dira. Horretarako jatorrizko fakturak eta haien kopiak aurkeztuko dira. Haien zenbatekoa dirulaguntzena bera edo handiagoa izanen da.

f) Dirulaguntzaren xede den gastuaren zenbatekoa 12.000 eurotik goitikoa denean, onuradunak erantzukizuneko aitorpen bat aurkeztu beharko du, non azalduko baitu hornitzailea eraginkortasun eta ekonomia irizpideei jarraituz hautatu dela, aholkularitza edo laguntza enpresek ekipo ondasunez hornitu edo zerbitzuak ematen dituztenean.

g) Egindako jarduerarekin zerikusirik duten bestelako agiriak, sinatzen den hitzarmenean zehazten direnak edo eskatzailearen edo Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuaren ustez interesgarritzat jotzen direnak.

6. Antolamendua eta izapidaketa.

Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuko Kirol Zuzendarordetza izanen da dirulaguntza hauek emateko prozedura antolatu eta izapidatzeko organo eskuduna.

7. Balorazioa.

7.1. Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuko Kirol Zuzendariordetzak, bertako teknikarien bitartez, eskaerak izapidatu, baloratu eta laguntzei buruzko ebazpena emateko behar diren egiaztapenak eginen ditu, ezartzen den baremoaren arabera.

Eskaerak hobeki ebaluatzeko, Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuko Kirol Zuzendariordetzak zilegi izanen du eskatzaileei eskatzea aurkeztu dituzten dokumentuetako informazioa zabaldu edo hobe dezatela. Eskatutako dokumentazioa osorik aurkezten ez bada edo deialdiko baldintzak betetzen ez badira, eskatzaileari eskatuko zaio, 10 egun balioduneko epean, dokumentazioa osatu edo akatsak zuzen ditzan eta, halaber, ohartaraziko zaio, hala egin ezean, bere eskaerari uko egin diola ulertuko dela, dagokion ebazpenaren bitartez, azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 71. artikuluari jarraikiz.

7.2. Eskaeren gainean ebazteko proposamena egiteko, balorazio batzorde bat eratuko da eta honako kide hauek izanen ditu: Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuko Kirol zuzendariordea, Federazioen eta Kirol Jokoen Ataleko burua, Kirola Sustatzeko Ataleko burua, Kirol Entitate eta Toki Entitateen Bulegoko burua eta kirol teknikari bat.

7.3. Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 17.1 artikuluaren bigarren lerroaldean xedatutakoari jarraikiz, baremoa aplikatu ondoren ateratzen diren zenbatekoak eta aurkeztutako eskabideen kopurua ikusi eta, deialdi honetarako finkatutako dirua nahikoa ez bada aurreikusitako gehieneko dirulaguntzak emateko, diru hori dirulaguntzen onuradunen artean hainbanatuko da. Horretarako, aurreikusitako gehieneko zenbatekoak hainbanaketa aplikatzeko behar den portzentajean murriztuko dira.

Aurreko puntuan ezarritakoaren aplikazioa baloraziorako baremoari jarraikiz eskabide bakoitzari esleitutako mailaren araberakoa izanen da.

8. Ebazpena.

8.1. Laguntza eskaerei buruzko ebazpena Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emanen du eta interesatuei jakinaraziko zaie, justifikziorako epea bukatzen den egunetik lau hilabeteko epean gehienez.

Dirulaguntza eskaerak ebazteko gehieneko epean eskaeraren inguruko ebazpenik ematen eta jakinarazten ez bada, ezetsi dela ulertu beharko da.

8.2. Hitzarmena sinatzeko eskaeren gaineko ebazpena justifikazioa aurkeztu eta gehienez ere 6 hilabeteko epean emanen da.

Eskaeraren gainean ebazteko ezarririko epe horretan ebazpen espresurik ematen ez bada, eskaera ezetsi egin dela ulertuko da.

8.3. Laguntza emateko ebazpenean edo, kasua bada, hitzarmenean dirulaguntzaren xedeak, zenbatekoa eta ordainketa-modua agertuko dira. Orobat, dirulaguntza jaso duten eskatzaileen zerrenda jaso beharko da eta espresuki adieraziko da zein eskaerari esan zaien ezetz, halakorik baldin bada.

8.4. Ekitaldi ekonomiko jakin baten kargura dirulaguntza bat emateak ez du eskubiderik sortzen hurrengo ekitaldi ekonomikoen kargura dirulaguntza gehiago eskuratzeko.

8.5. Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 14.r) artikuluan ezarritakoa betez, deialdi honetan emandako dirulaguntzak eta haien onuradunen zerrenda Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuko eta Kirol Etxeko iragarki oholetan jarriko dira.

9. Betebeharrak.

9.1. Dirulaguntzen onuradunek adierazten diren xedeetarako erabili beharko dituzte laguntzak. Horrez gainera, hori betetzen dutela agiri bidez frogatu beharko dute, eta Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuak egiten dituen egiaztapenak onartu eta erraztu.

9.2. Dirulaguntzen onuradunek Nafarroako Ogasun Publikoarekiko eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharretan egunean egon beharko dute.

9.3. Nafarroako Gobernuaren irudia nahiz unean-unean ezar litekeen besteren batena agertuko dela bermatu beharko dute, dela instalazioetan edo arropetan, dela publizitate bidez, eta hori frogatu eta egiaztatu beharko dute grafikoki edo irudiz, Nafarroako Gobernuaren sinbolo ofiziala eta haren erabilera arautzen duen maiatzaren 3ko 189/2004 Foru Dekretua betetzeko.

9.4. Onuradunek, Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuak eskatuta, urtean bi aldiz gehienez joan beharko dute edo parte hartu beharko dute kirolaren inguruko jarduera batzuetan, taldeka zein bakarka, non eta ezin joana behar bezala justifikatzen ez duten.

9.5. Ematen den dirulaguntza hau bateragarria izanen da administrazio berak, beste administrazio publiko batzuek, erakunde publiko edo pribatuek eta norbanakoek, naziokoek zein atzerrikoek, ematen dituzten bestelako dirulaguntzekin. Lagundutako jarduera finantziatzeko eskatu edo lortutako beste laguntza, dirulaguntza, diru-sarrera edo baliabideen berri eman beharko dute onuradunek. Haien zenbatekoak, bakarrik edo denak baturik, ezin izanen du behin ere gainditu garatu beharreko jardueraren kostua.

9.6. Egiaztatu eta kontrolatzeko ahalmenak bermatzeko, kontabilitate liburuak, erregistro diligentziatuak eta behar bezala auditaturiko bestelako agiriak eduki beharko dira, merkataritzari eta sektoreari buruzko legeetan xedatu bezala.

9.7. Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeko 35. artikuluan aurreikusitako kasuetan, hartutako dirulaguntzak itzultzea.

10. Zorrak kitatzea.

Dirulaguntzaren onuradunari, Nafarroako Foru Ogasunarekin zorrik baleuka, zor horiek kitatuz pagatu lekioke dirulaguntza.

11. Dirulaguntza nola eta noiz pagatuko den.

Emandako dirulaguntza transferentzia bidez ordainduko da, dagokion ebazpena eman eta bi hilabeteko epean gehienez.

12. Ez-betetzeak.

Deialdi honen arauetan edo kasuan kasuko hitzarmenean ezartzen dena ez betetzeak, gezurrezko datuak emateak edo Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuaren baimenik gabe dirulaguntzaren helburuak aldatzeak dirulaguntza galtzea ekarriko du berekin, jasotako dirua itzuli beharra eta hurrengo eta helburu bereko edo bertsuko dirulaguntza eskaerak ukatzea ere izan dezake ondorio, legeek agintzen dituzten beste erantzukizunak ezertan galarazi gabe.

13. Errekurtsoak.

Deialdi honen arauen eta hori aplikatzeko egintzen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratu daiteke, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik, hori guztia Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluei jarraikiz.

Halaber, Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen ebazpenen aurka bidezko izanen da gora jotzeko errekurtsoa aurkeztea, Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteria kontseilariari igorria, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

14. Aplikatu beharreko legeria.

Foru agindu honetan ezarririk ez dagoen guztian dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean xedatu bezala eginen da.

2. ERANSKINA

2006. urteko beste deialdi berariazkoago batzuen bidez araututa ez dauden kirol jarduerak egin eta horietan parte hartzeko dirulaguntzen deialdirako irizpideak eta baremoa

Oro har, honako irizpide hauek hartuko dira kontuan balorazioan:

1._Jardueraren izaera eta gizartean duen oihartzuna: (100eko 15 - 9 puntu gehienez ere).

A) Haren eraginpeko eremua. Gehienez 3 puntu.

B) Komunikazio bideak. gehienez 4 puntu.

2._Proiektuaren errentagarritasuna eta interesa: (100eko 20 - 12 puntu gehienez ere).

A) Agerpena: gehienez 5 puntu.

B) Parte-hartzaileak gehienez 7 puntu.

3._Parte-hartzaile kopurua eta horien kirol maila: (100eko 20 - 12 puntu gehienez ere).

A) Kopurua. gehienez 7 puntu.

B) Kalitatea. gehienez 10 puntu.

4._Prestakuntza planak eta kirol arloko esperientzia: (100eko 15 - 9 puntu gehienez ere).

A) Zabalkundea. gehienez 3 puntu.

B) Esperientzia. (Antolaketa - partaidetza). gehienez 3 puntu.

5._Norberaren diru-ekarpena eta defizita: (100eko 30 - 18 puntu gehienez ere).

A) Eragina (Nafarroa). gehienez 8 puntu.

B) Bideragarritasuna. gehienez 5 puntu.

C) Ekarpenak. gehienez 10 puntu.

Aplikazioa: atal guztietako puntuak baturik, espedientea maila batean kokatzen da eta maila horri puntuaren balio bat dagokio, taula honen arabera:

I. maila: 0-30 puntu, 40 eurotik 1.200 eurora.

II. maila: 31-40 puntu, 50 eurotik 2.000 eurora.

III. maila: 41-50 puntu, 150 eurotik 4.500 eurora.

IV. maila: 51-60 puntu, 400 eurotik 10.000 eurora.

Dirulaguntza puntu kopurua dagokion puntuaren prezioarekin biderkatuz lortuko da.

B) Aplikatzeko irizpideak.

1. Eskaera bakoitzarentzako goiko eta beheko diru-mugak ezartzen dira, laguntzaren helburuaren arabera.

1.1. Kirol arloko edo kirolari aplikatutako zientzien arloko prestakuntza edo dibulgazio proiektuak egitea, gizartean eta kirol munduan oihartzuna dutenak:

Dirulaguntza emanen da prestakuntza proiektu akademiko eta federatiboak egin eta antolatzeko, pertsona bakar batzuengan ezik, gizarte osoan eragina dutenak. Dirulaguntzaren gehieneko zenbatekoa dibulgazio zientifikorako prestakuntza proiektua egiteko beharrezkoak diren gastu justifikatuen 100eko 50ekoa izanen da. Gastu hauek onartuko dira soilik: hizlarien gastuak, dokumentaziokoak, afixa eta publizitatekoak eta lokalak errentan hartzekoak. Gastuak baloratzeko orduan, irizpideak hertsatzaileak izanen dira. Kanpo gelditzen dira, bereziki, parte-hartzaileei harrera egiteko eta ordezkaritzako gastuak. Nolanahi ere, dirulaguntza ez da 6.000 eurotik (sei mila) gorakoa izanen, eta ezin izanen du jardueraren guztirako defizita gainditu, kontuan harturik laguntzaren xede den jarduera egiteko diru-sarrera guztiak, publikoak eta pribatuak, eta diru-sarrera horiek nola aplikatu diren egiaztatutako gastuetan.

1.2. Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuak kirol garrantzikotzat jotzen dituen nazioarteko kirol jarduera ez ofizialetan parte hartzea:

Lagungarritzat jotzen diren nazioarteko lehiaketa edo txapelketa berezi eta apartekoetan parte hartzeko, gehieneko laguntza hauek ezarri dira: lehiaketan parte hartzetik eta ez bestetik zuzenean datozen gastu justifikatuen 100eko 33. Kontzeptu hauek hartuko dira aintzat: bidaiak, epaileak, ostatua eta mantenua eta parte hartzeko kuota edo tasak. Gainerakoak ez dira aintzat hartuko. Nolanahi ere, dirulaguntza ez da 3.000 eurotik (hiru mila) gorakoa izanen, eta ezin izanen du jardueraren guztirako kostua gainditu, kontuan harturik laguntzaren xede den jarduera egiteko diru-sarrera guztiak, publikoak eta pribatuak, eta diru-sarrera horiek nola aplikatu diren egiaztatutako gastuetan.

1.3. 7.500 metro baino gehiagoko gailurretara Nafarroako Mendi eta Eskalada Federazioko kirolarien espedizioak antolatzea, baita Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuak kirol garrantzi nabarmenekotzat jotzen dituen bestelako mendizaletasun proiektuak ere:

7.500 metrotik beherako mendietara igotzeko espedizioek ere laguntza jasotzen ahalko dute, proiektuaren maila teknikoa, zailtasuna eta nazioartean duen kirol interesa dela medio, Nafarroako Mendi eta Eskalada Federazioak proposaturik, aintzat hartzeko modukotzat jotzen badira. Laguntzaren zenbatekoa mendi-espedizioa egiteko beharrezkoak diren gastu justifikatuen 100eko 20 bitartekoa izan daiteke. Espedizioari lotutako gastu beharrezkoak hauek dira: bidaietakoak, igotzeko baimena lortzeko tasak, garraiolarienak eta elikagaienak. Nolanahi ere, dirulaguntza ez da 6.000 eurotik (sei mila) gorakoa izanen, eta ezin izanen du jardueraren guztirako kostua gainditu, kontuan harturik laguntzaren xede den jarduera egiteko diru-sarrera guztiak, publikoak eta pribatuak, eta diru-sarrera horiek nola aplikatu diren egiaztatutako gastuetan.

1.4. Antzeko jarduerak, kirol esparruan bereziak edo apartekoak izateagatik beste deialdi batzuetan ezin arautu direnak, betiere Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuari dagozkion eginkizunei lotuak badaude.

Aisialdiko eta josteta edo kultur izaerako jarduerak eta norbanakoen interes pertsonalerako direnak ez dira lagungarriak izanen.

Kirol campusek, kanpaldiek eta antzeko jarduerek ez dute laguntzarik jasoko, sustapen eta prestakuntza lan hori kirol federazioei dagokielako, zeinek bere helburuak betetzeko bidean.

Arau honen babesean laguntzen diren jardueren edukia, gehienbat, kirolari loturikoa izanen da. Dirulaguntza kirol jarduera hori egiteko beharrezkoak diren gastu justifikatuen 100eko 20koa izanen da gehienez. Nolanahi ere, dirulaguntza ez da 6.000 eurotik (sei mila) gorakoa izanen, eta ezin izanen du jardueraren guztirako kostua gainditu, kontuan harturik laguntzaren xede den jarduera egiteko diru-sarrera guztiak, publikoak eta pribatuak, eta diru-sarrera horiek nola aplikatu diren egiaztatutako gastuetan.

1.5. Deialdi honetako 3. arauan ezarritakoari jarraikiz laguntza hauen onuradun izan daitezkeen entitateek eta Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuak sinaturiko hitzarmenetan agertzen diren kirol jarduerak:

Entitateekin sinatzen diren lankidetzarako edo dirulaguntzetarako hitzarmenen kasuan, hitzarmenaren testuan berean aurreikusten diren jarduerak egin edo/eta antolatzeko baldintzak zehaztu beharko dira, hala nola dirulaguntzaren zenbatekoa.

3. ERANSKINA

Beste deialdi berariazko batzuetan araututa ez dauden kirolak egin eta horietan parte hartzea

ESKABIDE ORRIA

Eskabide hau tramitatzeko jarraibideak

Aurkezteko epea eta tokia:

Dirulaguntza eskaerak deialdi hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hiru hilabeteko epean aurkeztuko dira Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuko Erregistroan, edo Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluan ezarritako bideetako bat baliatuz. Dena dela, deialdi hau argitaratu aurretik aurkeztutako laguntza eskaerak ere aintzat hartuko dira.

Aurkeztutako agiriak:

1._Eskabide orokorra. Laguntzaren xede izanen den jarduera aipatuko da f

2._Eskaera inprimakia, behar bezala betea. Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuan eskuratzen ahal da inprimaki hori. f

3._NANaren edo IFZaren fotokopia. f

4._Federazioko lizentziaren fotokopia. f

5._Ordezkapen konpromisoaren onarpena. (eskatzaile batzuk) f

6._Banku-helbideratzea, hala behar izanez gero. f

Identifikazio datuak:

Entitatea/pertsona:

Erregistro zenbakia: .................... I.F.Z./I.F.K.:

Helbidea: ...................................... Tel.:

Herria: ................................... P.K.:

Jardueraren izena:

Kirol modalitatea:

KIROL ZUZENDARIORDETZA.

Kirola Sustatzeko Atala.

(Arrieta, 25.- 31.002 - Iruña). Telefonoa: 848-427845.

KIROL PROIEKTUA

Izena:

Jarduera:

Helburuak:

Hasiera data ........ .................. Bukatzeko eguna:

Tokia:

Antolatzailea:

Kategoria (seniorra-juniorra-gaztea-kadetea-haurra-kimua):

Partaide kopurua:

PROIEKTU EKONOMIKOA

Gastu aurreikusiak:

1._Parte hartzeko kuotak: euro.

2._Langileen lansariak: euro.

3._Joan-etorriak: euro.

4._Mantenua: euro.

5._Ostatu hartzea: euro.

6._Azpiegiturak eta plangintza: euro.

7. Jardueraren berezko materiala: euro.

8._Bestelako gastuak (zehaztu): euro.

Gastuak, guztira: euro.

Dirusarrera aurreikusiak:

1._Babesleak: euro.

2._Dirulaguntzak: euro.

3._Beste dirusarrera batzuk: euro.

Dirusarrerak, guztira: euro.

Balantze ekonomikoa:

Gastu - Dirusarrerak = Defizita

Oharrak:

......(e)n, .....(e)ko ......aren .....(e)an.

(Sinadura) (Klubaren zigilua) (Sinadura)

Izena eta deiturak. Izena eta deiturak.

Klubeko burua Klubeko idazkaria edo diruzaina

4. ERANSKINA

Beste deialdi berariazko batzuetan araututa ez dauden kirolak egin eta horietan parte hartzea

FROGAGIRIEN INPRIMAKIA

Agiri hauek tramitatzeko jarraibideak

Aurkezteko epea eta tokia:

Jarduera frogatzen duten agiriak Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuko Erregistroan aurkeztuko dira edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 38. artikuluan aipatzen diren baliabideen bidez, urriaren 31 arte.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

_Eskabide orokorra. Kasuan kasuko jarduer. agiriak adieraziz. f

_Inprimakia, behar bezala betea. Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuan eskuratzen ahal da inprimaki hori. f

_Gastu guztien zerrenda izenduna, kontzeptua, aplikazioa eta zenbatekoa zehaztuta. f

_Jatorrizko fakturak eta haien fotokopiak. f

_Publizitate euskarriak. f

_Interesgarritzat jotzen diren bestelako agiriak. (prentsa, aktak, anagrama) f

Identifikazio datuak:

Entitatea/pertsona:

Erregistro zenbakia: .................... I.F.Z./I.F.K.:

Helbidea: ................................ Tel.:

Herria: .............................. P.K.:

Jardueraren izena:

KIROL ZUZENDARIORDETZA.

Kirola Sustatzeko Atala.

(Arrieta, 25.- 31.002 - Iruña). Telefonoa: 848-427845.

Jardueraren gaineko memoria:

Izena:

Jarduera:

Hasiera data ........ .................... Bukatzeko eguna:

Tokia:

Antolatzailea:

Kategoria (seniorra-juniorra-gaztea-kadetea-haurra-kimua):

Partaide kopurua:

Kirol emaitzak:

Beste datu interesgarri batzuk:

DIRULAGUNTZAREN XEDE DEN JARDUERAKO DIRUSARREREN ETA GASTUEN JUSTIFIKAZIOA

Jardueraren gastuak

Parte hartzeko kuotak:

Langileen gastuak:

Joan-etorriak, ostatua eta mantenua:

Azpiegitura eta materiala:

Bestelako gastuak:

Gastuak, guztira: euroak

Jardueraren dirusarrerak:

Babesleak:

Dirulaguntza publikoak:

Beste dirusarrera batzuk:

Dirusarrerak, guztira: euro

Balantze ekonomikoa:

Gastu - Dirusarrerak = Defizita

_Nire erantzukizunpean adierazten dut zerga guztiak eta Gizarte Segurantzarekiko zorrak kitatuak ditudala.

_Ziurtatzen dut adierazi diren gastu eta dirusarrerak proiektu edo jarduera honetarako eskatu eta beste erakunde batzuek eman dituzten guzti-guztiak direla.

_5,2 arauaren f) letran ezarritakoa betetzeko, adierazten dut hornitzaileak eraginkortasun eta ekonomia irizpideei jarraituz hautatu direla, aholkularitza edo laguntza enpresek ekipo ondasunez hornitu edo zerbitzuak ematen dituztenean.

......(e)n, .....(e)ko ......aren .....(e)an.

(Sinadura) (Klubaren zigilua) (Sinadura)

Izena eta deiturak. Izena eta deiturak.

Klubeko burua Klubeko idazkaria edo diruzaina

Dirulaguntza eskatzeko aurkeztu beharreko agiriak:

_Eskabide orokorra. Laguntzaren xede izanen den jarduera aipatuko da, bai eta dagokion foru agindua ere.

_Eskaera inprimakia, behar bezala betea. Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuan eskuratzen ahal da inprimaki hori.

_NANaren edo IFZaren fotokopia.

_Federazioko lizentziaren fotokopia.

_Ordezkapen konpromisoaren onarpena (eskatzaile batzuk).

_Banku-helbideratzea, hala behar izanez gero.

Jarduera bukatu ondoren aurkeztu beharreko dokumentazio osagarria:

_Eskabide orokorra, jarduerari buruzko dokumentazio osagarria eta dagokion foru agindua zehaztuta.

_Inprimakia, behar bezala betea. Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuan eskuratzen ahal da inprimaki hori.

_Gastu guztien zerrenda izenduna, haien kontabilitateko idazpena, kontzeptua, aplikazioa eta zenbatekoa zehaztuta.

_Jatorrizko fakturak eta haien fotokopiak. Haien zenbatekoa defizitarena bera edo handiagoa izanen da.

_Publizitate euskarriak.

_Interesgarritzat jotzen diren bestelako agiriak.

Laguntza jaso dezaketen jarduerak:

_Kirol arloko edo kirolari aplikatutako zientzien arloko prestakuntza edo dibulgazio proiektuak egitea, gizartean eta kirol munduan oihartzuna dutenak.

_Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuaren iritziz, interesgarriak diren nazioarteko kirol jarduera ez-ofizialetan parte hartzea.

_Nafarroako Mendi eta Eskalada Federazioko kide diren kirolariak 7.500 metrotik gorako gailurretara igotzeko mendi espedizioak eta, Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuaren iritziz, kirol interes nabarmena duten beste mendi-proiektu batzuk.

_Antzeko beste jarduera batzuk, kirolaren arloan bereziak edo apartekoak izanda eta betiere Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuak dituen eginkizunei lotuta egonda, beste deialdi batzuen babesean ezin sar daitezkeenak.

_Deialdi honetako 3. arauan ezarritakoari jarraikiz laguntza hauen onuradun izan daitezkeen entitateek eta Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuak sinaturiko hitzarmenetan agertzen diren kirol jarduerak.

Ebazpena emateko arau orokorrak:

Oro har, eskariak lau hilabeteko epean ebatziko dira, jarduera justifikatzeko epea bukatzen denetik hasita.

Telefono eta helbide interesgarriak:

Kirola Sustatzeko Atala.

Telefonoa: (848) 427845 - Arrieta kalea, 25, behea - 31002 Iruña.

Iragarkiaren kodea: F0704288