39. ALDIZKARIA - 2007ko martxoaren 30a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ESTERIBAR

Esteribarko arau subsidiarioen aldaketa puntuala, Zubirin

Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak maiatzaren 14an eman 579/2001 Foru Aginduaren bidez, behin betiko onetsi zen Esteribarko arau subsidiarioetako aldaketaren espedientea, Zubiriko ADU5 a) ukitzen zuena, Julián Lauroba López jaunak sustatua (2001eko 66. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, maiatzaren 30ekoa). Orain, argitara ematen da haren testu arau-emailea, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/85 Legearen 70-2 artikuluari jarraikiz.

Esteribarren, 2007ko martxoaren 7an._Alkate udalburua, Francisco Javier Borda Garde.

2._HIRIGINTZAKO ARAUDIA

1._Azalera: 2.862 m².

2._Hirigintzako sailkapena: hiri lurzorua.

3._Kalifikazio orokorra: bizitegietarako intentsiboa: 2.862 m². aprobetxamendu osoa, 7 etxebizitza. Eraikigarritasuna: 0,7 m²/m².

4._Planeamenduari buruzko baldintzak: aldaketa honetan zehaztuak daude. Urbanizazioa: Antolamendu Plana idatziko da.

5._Jarduteko baldintzak. Zuzeneko jarduketa pribatua. Aprobetxamendua baliatzeko baldintzak: aldaketa honetan zehazten dira. Lagapenak: lurzatitu gabeko antolamenduko azalera (2.462 m²).

6._Kalifikazio xehekatua: bizitegietarako intentsiboa.

7._Bolumenaren eta eraikuntzaren baldintzak: lerrokadurak eta sestrak: aldaketa honetan zehazten dira. Eraikuntzaren definizio bolumetrikoa: Familia bakarreko etxebizitza atxikiak. Profila: ES+BS+S1+S2. H 10 m, gehienez. Estalkiaren malda, gehienez: %50. Erdisotoa.

Iragarkiaren kodea: L0704269