39. ALDIZKARIA - 2007ko martxoaren 30a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

LIZARRA

Hirigintza hitzarmena. Behin betiko onespena

Jendaurreko aldia igaro da eta inork ez du alegaziorik aurkeztu Lizarrako Udalaren eta Cesar Marco Echavarri jaunaren artean sinatutako hitzarmenaren hasierako onespenaren aurka. Hitzarmen horren xedea da udal katastroko 5. poligonoko 950. lurzatia Lizarrako H.A.P.O.ko bide sistemarako lagatzea. Orain, Lizarrako Udalaren Tokiko Gobernu Batzarrak 2007ko martxoaren 15ean egin bilkura arruntean, honako hau erabaki du:

1. Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 25.4 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, Cesar Marco Echavarri jaunaren eta Lizarrako Udalaren arteko hirigintza hitzarmen behin betiko onestea.

2. Udaleko alkate udalburuari ahalmena ematea aipatu hirigintza hitzarmena sinatzeko.

Lizarran, 2007ko martxoaren 16an._Alkatea, María José Fernández Aguerri.

Iragarkiaren kodea: L0704901