39. ALDIZKARIA - 2007ko martxoaren 30a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

CASTEJON

Jabari publikoko ondasunen desafektazioa. Hasierako onespena

Castejongo Udalak, 2007ko martxoaren 12an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea, aho batez erabaki ere, Castejongo lurzati berezitu baten azpilurzoruaren kalifikazio juridikoa aldatzea. Lurzati hori 961,09 metro koadro da eta hona hemen haren mugak: parez pare: 1636. lurzatia, 75. kalea eta 1637. lurzatia; ezkerrean: 1636. lurzatia eta martxoaren 8a kalea; eskuinean: 1637. lurzatia: eta gibelean: 1645. lurzatia eta Palmira plazako bide publikorako lurzatia. Aldaketaren ondorioz, lurzati hori ondare ondasun bilakatuko da.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, interesatuek bidezko juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/90 Foru Legearen 103. artikuluan eta hurrengoetan, eta horiekin bat datozen urriaren 18ko 278/90 Foru Dekretuko artikuluetan ezarritakoari jarraituz.

Castejonen, 2007ko martxoaren 13an._Alkatea, Francisco Javier Sanz Carramiñana.

Iragarkiaren kodea: L0704508