39. ALDIZKARIA - 2007ko martxoaren 30a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

LOS ARCOS ALDEKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2007ko aurrekontu orokorra. Hasierako onespena

6/90 Foru Legearen 236, 276 eta 277. artikuluetan xedatua betetzeko, Los Arcos aldeko Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoen Mankomunitateak, 2007ko urtarrilaren 25ean egin bilkura arruntean, hau erabaki zuen boz batez:

_Hasiera batean onestea 2007ko aurrekontuaren espedientea eta 2007ko plantilla organikoa eta lan eskaintza.

_Hasierako onespenaren iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Mankomunitatearen egoitzako iragarki oholean paratzea, bizilagunek eta interesa dutenek espedientea aztertu eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten, argitaratzen denetik hamabortz egun balioduneko epean.

_Inork erreklamaziorik aurkezten badu, batzarrak horiek ebazteko berariazko erabakia hartuko du, eta aurrekontua behin betikoz onetsiko. Erreklamaziorik ez bada, behin betikoz onetsitzat joko da, arestian aipatutako jendaurreko epea burututakoan.

Los Arcosen, 2007ko otsailaren 26an._Mankomunitateko burua, Jerónimo Gómez Ortigosa.

Iragarkiaren kodea: L0703683