39. ALDIZKARIA - 2007ko martxoaren 30a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

BERRIOZAR

Aurrekontu orokor eta bakarreko 5/2006 aldaketa. Hasierako onespena

Berriozarko Udalak, 2007ko otsailaren 28ko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea aurrekontu orokor eta bakarreko 5/2006 aldaketa, hau da, kreditu gehikuntzaren espedientea; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 212. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoari jarraikiz, eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/90 Foru Legearen 271. artikuluarekin bat.

Espediente hori jendaurrean egonen da, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Herriko Etxeko iragarki oholean iragarkia jarrita, 15 egun balioduneko epean, bizilagunek eta interesatuek espedientea aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten. Erreklamaziorik aurkezten ez bada, aldaketa behin betiko onetsitzat joko da.

Berriozarren, 2007ko otsailaren 28an._Alkatea, Benito Ríos Ochoa.

Iragarkiaren kodea: L0703681