39. ALDIZKARIA - 2007ko martxoaren 30a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

ETXALAR

Aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak. Hasierako onespena

Etxalarko Udalak, 2007ko martxoaren 15eko osoko bilkuran, 2007ko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak onetsi zituen hasiera batez.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271 eta 276. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz, onetsitako aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak idazkaritzan egonen dira ikusgai, hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesatuek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Etxalarren, 2007ko martxoaren 16an._Alkatea, Patxiku Irisarri Elizagoien.

Iragarkiaren kodea: L0704844