39. ALDIZKARIA - 2007ko martxoaren 30a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

ELGORRIAGA

Kreditu gerakinak 2007ko aurrekontu orokorrean sartzea. Hasierako onespena

Elgorriagako Udalak, 2007ko martxoaren 9an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2007ko aurrekontu orokorrean kreditu gerakinak sartzeko 1 zenbakidun espedientea.

Aditzera ematen da orok jakin dezan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuko 53. artikuluan xedatua betetzeko; hartara, herritarrek eta bidezko interesa dutenek espedientea aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak egin ahalko dituzte hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, epe horretan ikusgai egonen baita espedientea Udalaren idazkaritzan.

Erreklamaziorik ez bada egiten, espedientea behin betikoz onetsitzat joko da, hasierako onespenean horixe erabaki delako, eta behin betiko onespena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da, legeak ezarritako ondorioak izan ditzan.

Elgorriagan, 2007ko martxoaren 14an._Alkatea, José Miguel Galarregui.

Iragarkiaren kodea: L0704668