39. ALDIZKARIA - 2007ko martxoaren 30a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

AZKOIEN

2006ko aurrekontuko aldaketa. Hasierako onespena

Azkoiengo Udalak, 2007ko martxoaren 1eko osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen Udalaren 2006ko aurrekontuko aldaketaren espedientea.

Espedientea idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesatuek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Azkoienen, 2007ko martxoaren 17an._Alkatea, Sagrario Guinduláin Guerendiáin.

Iragarkiaren kodea: L0704571